ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1933-10-15 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1934-03-04 »
Argia, 1934-01-14

 

—Urte on eta zoriontsu bat opa dizuet ARGIA-ko zuzendari, euskal-idazle eta irakurle guzieri.

 

—Aurten ere beste urtetan bezela Emakume Abertzale Batzak oso lan ederrak antolatu ditu.

 

Gabon illuntzean ainbeste lanik gabeko eta txiroari Jesus aurraren jayotza pozez igarotzeko jaten eman zioten eta Erregen bezperan jantzi egin zituzten. Bejondeizuela. Nere zorionik aundienak dijoazkizue.

 

—Juan dan igandez egin zan Eusko Batzokian urteko batzarra. Urteko gora-berak ontzat artu ondoren batzorde berria ipiñi zuten. Ia ba mutillak ekin lanari bildurrik gabe, aurten zer egin gogorrak izango dira ta.

 

—Erregen egunian abertzaliak euki zuten euren antzoki Itxaropenian antzerki eder bat «Ezer ez ta pesta» eta «Txibiribiri» antzeztu zituzten. Ondo baño obeto lana egin zuten danak. Amaika par egin zuan jendiak.

 

—Erregeak emen ere erregalo batzuek utzi dituzte. Ona emen batzuek:

Kintana zarrari, Salbatierra'ko Estatutoa.

Bere seme Satur'eri, baltsioako zapata arrigarriak.

Inaziyo'ri, Sacsofon eder bat.

Deba txikiren semiari Caruso'ren eztarriya Alfonso Carlos datorrenian opera bat kantatzeko.

Eotikako señorari, urrezko ezpata bat Alfonso Carlos etortzen danian emateko.

Eta Zirkulo Tradizionalista'koai, sedazko txapel zuri bat bere borla berdiarekin Alfonso Carlos datorrenian emateko.

 

XAPI

 



Bilatu:


elgoibarko udala