ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-01-14 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1934-03-25 »
Argia, 1934-03-04

 

Gogo-jardunak.— Igasi dan igandian asi ta, gaur igande arratsaldian bukatuko dira aita Egibar josulagunak itzaldi ederrak Miren Alabari egin ondoren. «Maitxo» idazle azkarrak emango dituala uste det bertako zertzeladak Telletxea zurekin asarre ez baldin bada beintzat.

 

Pelota txapelketa.— Deba'n, igandez, Bergara'erkiko iru garren jirako «semifinal» jokatu zan. Gure Batzokitik Silbino ta Agarre ziran Deba'ko Arana ta Zabala'ren aurka. Guriak irabazi zuten. Deba'ko izparkariak emango dituzte zertzelada geiago.

 

Gure antzezlariak.— Gure Batzokiko antzezlari trebeak igesi den igande arratsaldian Altzola'ko Balneario'ko aretuan «Bixente» eta «Tercero sin principal» antzeztu zituzten.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Leunda'tar Elixabete «Lanpago» tximistargi etxeko amona. Baita ere Osoro'tar Bitoren, baña ongiratzen omen dijua. Pozten gera.

 

Osakuntza.— Egin zion jun zan astian Arrillaga'tar Iñaki Mirena sendagilliak bere Eibar'ko ebaiketa-etxe «Klinikan» Juan Garcia, emengo gizon ezagunari. Guztiz sendatu ta laister ikustia nai degu.

 

Guda mutillak.— Aurtengo 54 guda mutillek Udal-Etxian eduki zuten igandian neurketa eta ikusketa uriko sendagilliak egin da.

 

Jaiotzak.— Semetxo bat izan dute Kortaberria'tar Joseba eta Aizpiri'tar Jone Lereun nagusikuak. Neskatxo bat geiago izan dute Arrillaga'tar Imanol eta Arrillaga'tar Josebe «San Pedro»kuak; beste mutiko bat izan dute Urresti'tar Eusebi eta Ayerdi'tar Julene'k. Beste morrosko eder bat izan dute bigarren alkate dan Ansola'tar Jon eta Arrieta'tar Kepe'k. Zorionak guztiori.

 

AIXERIXA

 

_____

 

Telletxea'ri.— Juan dan astean ziozun alegia Elgoibar'ko idazleren batek esango zuala «Aixerixa» zergatik egondan ainbeste denporan idatzi gabe. Ni ez nago ziur baña nik uste det ARGIA'n «entxufe» billa ibilliko dala au. ¿Zer deizkiotzu «T»? Idazten duan bakoitzian ollaxko erdi bat agintzen badiozu naizu asteero idatzi baietz? Baña juan dan asteko ARGIA'n eziñ degunik ez degu egin bear, erri batetik bi idazki izpar berdiñakin ikustia ez baizaio atsegiñ izango gure irakurleren bati, guri ere etzaigu izaten da. Beste idazleren bat igual egongo da musua zimurtuta bere idazkirik «T»k agertu ez diolako eta guk bi idatzi eta biak berdiñak. Ez dezaogun ba iñori idazteko gogorik kendu bere idazkiak agertzen ez diralako eta «Aixerixa», «Xapi», «Ixaka», «Maitxo» ta «Aberri» ez daukagu alkar ulertu eziñik danok txandan idazteko edo emengo izparrak bialtzeko. Azketsi ba danok ausardia eta zuek daukazue itza.

 

Azpeiti'ko «Jexuxa»ri.— Neri zorionak ematera zator eta ezdakit zergatik. Zu zera zorionak merezi dituzuna alako begi argia daukazulako. Oi da atximurkada ezin diozuna ARGIA'ri. Poztutzen naizba eta on egiñ deizula. Guk komediantiena esan biarko: «mañana mejor». Joxe Migel'en bazkaria dalako beste askok ere bazkaria egiteko era ederra izan dezute, alajaña, gu emen beti bestieri begira. ¿Ez ote da gurekin iñor

gogoratuko pasteltxo bat badare bialtziakin? Zer deriozkiotz «Igerra»? Zorionak ba guztiori.

 

Euskal izena.— «Garagartza» basarriko Muguruza'tar Pantzezka eta Alberdi'tar Enkarna'k izan duten beren lenengo alabatxuari ugutzatzian Miren Arantza euskel izen polita ezarri diote. Zorionak.

San Martin'dar Erroka eta bere emazteari ere beste alabatxo batekiñ bere sendia ugaritu zaiote. Zorionak zueri ere.

 

«Basarri» idazleari.— Oso atsegiñ izan zitzaidan zure idazkia, eta zure gaiñ, ba, nai dezun arte.

 

Asteasu'ko «Arantxa»ri.— Nere idaz-lanak pozik irakurtzen dituzula? Ba neri ere oso atsegin zait zu bezelako idazleme argi batenak irakurtzia eta jarraitu goggor.

 

Gogo jardunak.— Aita Egibar izlari ospatsua ari da emengo Miren alaberi itzaldiak egiten.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala