ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-03-25 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1934-05-06 »
Argia, 1934-04-22

 

Juan dan igandian egin dute amaika urteko neska-mutillak beren lenengo jaun-artze nagusia.

Baita luistarrak ere egun-berean izan dute kongregazioko edo illeroko jaun-artzea.

 

Mutriku'ko «Andoni»ri.— Artu det zuk biali diazun errekaua ta egun gutxi barru zure eskuetan izango dezu.

 

Iribas'ko «Txiki Alai»ri.— Zure goraintziak artu nituan baña ez nitzan auekiñ ase, tamaño ortaraño arrotu ote zera? Izan ere «Ernaizu»k dionez ezta gutxiotarako ni ikertzia aiztu zitzaizun bezela ez altzera aiztuko gure ARGIA maite onekiñ; amaierik gabeko zorionak opa dizkizut zure bizi modu berri onetan idazleme maite ori.

 

Jaiotza.— Beren lenengo alabatxua izan dute Azkue'tar Gregorio'k eta Lizundia'tar Karmen'ek. Zorionak.

 

Euzkel izena.— Sabiñ euzkel izen polita ezarri diote «Soneta» basarrian izan duten bigarren semetxuari. Nere zorionik beroenak bere guraso Arakistain'dar Joseba eta Kalzakorta'tar Seberi'ri.

Juandan urtian sendi onek berak Donosti'ko «emakume» zintzo oyek biali zuten saski edo «kanastilla» bat artzeko zoriona izan zuten beren leengo semetxuari euskel izena ezarri ziotelako, eta alegia, ala zioten berak bezin abertzalerik iñor ez dauala uste duten batzuek: oriek ere euskel-izena. Jakiña, «kanastilla» artziagatik, ez besterengatik iñolaz-ere. Eta oraiñ zergatik ezarri ote diete ba. Gu bezin euskotar benetakuak diralako, bestela begira dezagun geure etxera.

 

Umien poza.— Urtero gure txanburu jaunak lenengo jaun-artze nagusia egin biar duten umien artian, Kristau Ikasbidea (Dotriña) onduen dakianari ordulari (rreloju) bat edo onelako gauza bat oparitzat eman oi diote. Eta ume gaztiak zeñentzako izango ote dan arduratan edo alduten guztia ikasten ibili oi dira. Eta orra, aurten ere, juandan bi urtetan bezelaxe, Deun Laurentzi ballerara juan zaiote oparitxo ori. Beraz ezagun da Kristau-Ikasbidea erakusten asko saiatzen dala ballarako irakasleme G. eta Iturriotz'tar Miren Kistiña andereñua. Zorionak ba zueri eta jarraitu aurrera ere onelaxen zure mendeko umetxuari lenen biar duten au erakusten.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala