ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1935-06-30 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1935-08-11 »
Argia, 1935-07-14

 

—Beñere bada ta oraingo aldi onetan pozik egon gindezke ARGIA'ren irakurliok, astian baño astian dotoreago agertzen zaigulako. Nere zorionik beroenak ba bere egille guztiori.

 

—Juan dan larunbat gabian Aretxabaleta'n izandu ziran emengo gau gurtzalliak beren lendakari dan Opakua'tar On Estanis jauna buru zutela. Erri orretan «Fiesta de las Espigas» jaia zuten ta emenguak oso pozik etorri ziran, indo ibilli zirala-ta. Ori ondo.

 

Bederatziurrena.— Larunbatez 13'an emango zaio asiera gure txadon nagusian Karmen'go Amaren bederatziurrenari.

 

Zorionak.— Juan dan igandean abestu zuan Epistola lenengo aldiz gure apaiz-gai Etxeberria'tar Agustin'ek, Soraluze'ko On Roke'ren illobak. Zorionak.

 

Agurtu.— Bizkaitar euskel-idazle jatorra dan «Abeletxe» emen agurtu degu bere emaztiakin.

Berdiñ Zarauz'tar olerkari ospatsua dan «Basarri» ere.

 

Eriotza.— Luzaroan gaxorik egon ondoren Goiko Jaunak bereganatu ditu Etxabe'tar Lorenza, «Olazarreta» basarrikua, ta Kortaberria'tar Jose Mari. Au Eibar'ko gaxotegian il da G.B. bien goguak.

 

—Juan dan astian ezkondu ziran Astigarraga'tar Justo, «Belartondo»kua ta Loyola'tar Paustina, «Sagarra» basarrikua. Zorionak.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala