ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1935-08-11 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1935-09-22 »
Argia, 1935-09-15

 

Arrate'n.— Juan zan igandian, aspaldiko urtetan ezagutu ez dan beste jendetza Ama Arratekoaren oñetaratu zan uri onetatik.

 

Izpar beltza.— Astian obiratu dute, Arriaga'tar Ander, Andres Errotatxo esanda obeto ezagutzen dana, G.B. Laguntzen degu atsekabian sendikoeri.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Arriaga'tar Imanol il dan orren arreba. Oso txarto arkitzen da.

 

Jaiotza.— Lendabiziko ezkon igalitzat Goi Jaunak eman die seme eder bat Indego'tar Joseba eta bere emazte Albisu'tar Koldobike'ri. Ama eta mutiko jaio berria ongi arkitzen dira. Zorionak.

 

Bederatziurrena.— Atzo, larunbatez, Deuna Kalare eleizatxuan asiera eman zaio Asis'tar Pantzezka donearen bederatziurrenari gabeko zortziretan.

 

Luistarrak.— Gaur igandez izango dute beren illeroko jaun artzia. Tamalez koldobiketar gutxi ikusten det eleizkizun auetan ainbat bazkide bertan izanik.

 

Euskel izenak.— Txadon onetan ugutzatu dituzte: Urigen'tar Luki, eta Aranburu'tar Koldobike'ren semetxe bat, Peli Damas euskel izen politak ezarririk.

Arantzazu izen politarekin, Anzola'tar Polentzi eta Arana'tar Kepe'ren alabatxua. Zorionak eta jarrai aurrera euskel izen politak ipintzen.

 

Ez bearra.— Txaidian jolasian asi zalarik amalau urteko Otegi'tar Benentzi, ukalondua atera zun. Ongi arkitzen da. Pozten gara.

 

Ebakietxera.— Donosti'ko ebaki etxe batera eraman zuten gure lagun Untzilla'tar Saturnina. Obeto ikustekotan gelditu zuten klinika ortan. Idazkitxo au egiten ari naizala obetotxo arkitzen dala entzun det.

 

Gizontasuna.— Juan zan igandian topatu zuten «kartera» bat, Markiña alderako bitxabalian, «Kaskante» txabola aurrian, Unanue'tar Demetir eta beste iru Eibartarrek; zabaldurik, 475 laurleko papelean eta argazki bat aurkitu zituzten, eta andik ezagutu zan Astigarraga'tar Agustin «Belartondo» baserrikuarena zala.

Emengo Olasarakuak jaso zun. Ez dakigu bere izenik. Baña Agustin jakiñan gañian ipiñi zuten esku oruan arkitzen dirala diru orrek.

 

Ezkontza.— Bilbao'ko deun Bingen txadonan uztartu da gure lagun Iriondo'tar Jon, Perez'tar Karmele Santandertarrakin. Zorionak.

 

AIKERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala