ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-03-04

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute Aranburu'tar Eusebio eta bere emaztiak. Zorionak.

 

Elizakuak.— Artuta arkitzen da Ondare'tar Paulina, Justo kamineruaren emaztea.

 

Antzeskia.—Ilan 8'an izango da Azkoiti'n «Olimpia» Antzeskitokian, antzerki eder bat «Amor de mentiras» iru atalekua. An biltzen dan dirua izango da Alberdi'tar Jose Manuel Azkoiti'ko seme eta emen bizi eta Gexo-etxean dagonaren sendi edo familiarentzat. Lan eder au egiten diote beronen lagun biotzkorrak. ¡Gora zuek! eta lagundu beartsuari.

 

AIXERIXA

 

«Agiro mendi»ri.— Onuzkero, «Agiro» «asma» ariñduko zitzaitzun, noski. Zuretzako asmoetan idatzitxo bat, Euskal orri oietara bota nuan baña «Luzear»k txertatu zuan «asma» orrentzako «botika» bearrik ez zalako edo «zezenketak» nasturik dabillelako. Baña, emen berriz ere, zezenketak egin bear dira «Madalenetan»; «Miss Arrua», aukeratua «reina de la fiesta». Bilaberde alderuntzian «Endoya»k, bera ere «tronpa» jotzera etorriko zala esan zidan. Ean bada. «Asma» orri, gogor egin bear zaio; nai badezu «Aberri» sasi-medikuari, «sulfato-soluzion» edo orrelako «erreseta» kenduko diot. Agindu bada.

 

Mariaren alabak.— Gogor dira, bai benetan Maria'ren alabak. Gela eder eder bat jarri bear dute, lenago «Banco Vasco» egon zan tokian, eren tertuliak eta gañerako lan aldiak egiteko. Oso alderdi egokia aukeratu dutela, uste det; bertatik gaun onuragarriak ikustea ere bai. Jarraitu ba, gogor, arrebak.

 

Garizuma.— Garizuma dalako gau bero txadon nagusian, agurtza deunaren ondoren. Gurutz-Bidea egiten da. Ostiraletan berriz «Miserere» ederra abestu ere bai; igande ta jaietan gurutz-bidea abestua baita ere bezpera ondoan.

 

Gogo-Jardunak.— Igandean, txadon nagusian Gogo-jardunak asiera izan bear zuten, baña atzeratu egin bear izan dira. Beragatik asmoa da, al bada beintzat, ostegunean asita egitekoa eta zortzialdi bitan, bata emakumentzat eta bestea gizonezkoentzako. Artu ditzagun benetan Gogo-jardun aldi oek.

 

Eriotza.— Gaxo aldi gogor baten ondoren il da zazpi urteko neskatilakoa, F. Jauregi'tar Rosario. Zeruan bego.

Bere aita eta ama ta gañerantzekoeri nere samiñ agurra.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala