ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1935-11-23 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1935-12-22 »
Argia, 1935-12-08

 

Eusko anaitasuna gure arteko jaialditxoetan bai azaltzen dala. Sabin gure irakaslearen egun gogoragarri abetan egin diranak, erri bata besteakin batu eta anai lokarriak maitekiro estutzeko izaten dira.

Ala guretzat igandekoa. Altzola'ko gure auzo anaiak, Sabin'en urte urrena zuten. Deiari ezin entzungor egin eta an giñan Mendaroko ta Elgoibar'ko anaiak Altzolarrakin batean. Gure eliz egin bearrak egin eta anai arte atsegiña igaroaz, goiz egun bat geiago Aberriari eskeñi. Eta bai altzolarrak ondo artu giñuzela! Eskerrik asko, anaiak.

—Sorkunde egun ederra degu. Euzko biotzen kutuna Ama Sortzez Garbia. ¡Goratu dezagun gure Amatxo! eta otoi erregu zaiogun arren bere seme zintzo iraun dezagun.

—Luistar anaiok! gure Jaun artzea degu, eta dan danok azaldu gaitzela.

 

Ama maite, txit laztana

Zeruko argia!

Pozkiro gatoz zugana,

Itzuli, arren gu gana,

Zure grazia.

 

IXAKA

 

_____

 

Sabin aldez.— Juan dan igandian Altzola'ko abertzaleak eraldu zuten Sabin aldezko jaupan emendik ere jende asko juan zan Altzola'ko uritxo pollitera; ondo artu zituela ta pozik etxeratu ziran.

 

Agurtu.— Eizmendi'tar Iñaki «Basarri» idazle ta bertsolaria emen agurtu degu.

—Errenderi'tik Iturrino'tar Rafael mutrikoarra; urrenguan asti edo denpora geiagokin etorri.

 

Euskel izena.— Iriondo'tar Joxe Mari eta Garate'tar Maria'k izan duten alabatxua Miren Arantzazu izenarekiñ ugutzatu dute. Zorionak.

 

Osakuntza.— Gorostiza'tar Gillerma «Aixerixa» idazle zintzoaren emaztia egun auetaku baten Donosti'ra juatekua da osakuntza bat egiteko asmoz. Lenbailen osasuntsu etortzia nai genduke.

 

Bederatziurrena.— Urtero bezela Ama Sortzez Garbiaren bederatziurrena egiten ari gera gure eliz nagusian.

 

Poxpolin.— Il onen amabosterako gure artian izango omen degu «Poxpolin» ta elgoibartarrak arrera ona egin biar diogu ain bearreko zaigun aldizkari oni. Abertzalea bazera, euskotarra bazera, erosi «Poxpolin» ta zure lagunei ere erosi azi.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala