ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1932-12-09 | Erlijioa - Kongregazioak | El Día, 1933-05-17 »
El Día, 1933-01-01

 

Gabon eguarri egunak ondo esan bearko, ta ala izan ere igaro ditugu. Gabon opari aurreen Eresbatza'k (Banda'k) kalez-kale jo zuan danok alaiturik, [...] pozpozik batu [...] ondoren.

Eguarri goizean eskila-kanpai oso ederrak esnatu giñuzen egun aundia [...]. Amarretan [...] ederra, eliz apaiñ abesti goxoz. Arratsaldean elizkisuna, Josu [...] asiera emanaz. [...] egunak [...] alaiak izan dira eta egun abetan erritik-kanpora diran asko erriraturik ikusi ditugu.

 

Gabon zar.— Elgoibar'en erromeria eguna. Urtian duan azkeneko larunbatean oi da; aurten urtian azkeneko eguna ala ere. Ala dala, egualdiak laguntzen badu [...] aundia izango degu [...]. Soñua ega abar faltako ezta eta «erromeria completo» [...] du.

[...], lengo zarrei [...] egun au izan oi zala mutilzar-neskazar'en «kontrato» eguna. Beaz argi ibili bear degu anai mutilzarrok. «Anastaxio», «Iturralde», «Aberri» eta gañerantzekuok, ta larunbateko «feria» eratzeko bide berri egiten degun. «Atarrene»rentzat ez det uste egun au aiñ [...] danik. «Neskazarrak» pila bat artuta etorri lezake, baña aitzen ematera diot neska gazteak [...] botata daudela emen eta «konpetentzia» izango duala merkatzen ez [...] «Neskazarrak». Ez da asko bost erreal, baña...

«Mirentxu»k dio, kaxuelakara bat jarriko duala eta mutilzar idazleok alkartu gaitezela egun ortan elgoibarren.

 

Gaugurtzaleak.— Urte zarrari amaiera eta berriari asiera bear dan bezela emateko, larunbat gaberako Klara Donearen lekaime elizan gaugurtza gertu dute. Amaiketan, asiko da elizkizuna, eta gauerdian jaupa edo meza abestua Elizkisun ederra izan oida, eta jun naidutenak amaiketako juan bear ku; Ateak itxiko dira ordu ortan.

E.A.B.'k Gabon egun, opariak zabaldu ditu, euzko langile beartsuen artean. Berrogeitamarreraño izan dira, seireunbat laurlekoren ordaña. ¿Nundik diruak? Bateri eta besteri «karta-eskutitzak»; an emen atea jo, eta era ortan E.A.B. bere langilien poza, Gabon gaberako batu du.

Ori ezer ezpalitz bezala, «Erregeen» egunean euzko langileen umetxoen artean soñeko, jantzi eta abar zabaltzera dijuaz. Esku azkarra bai du emakumeak, eta erok eratu dituzte jantzi oek, umetxoen pozgarri.

Zorionak, sortu zan E.A.B. Biotz aundiko emakumeok egiten duten lana zenbat dan ezin neurritu lezeko.

Zuek zerate euzko langilien aingeru gordetzalea; euzko txiroen poza; umetxoen [...] aberri maitasunaren agerkairik eder-ederra. Zorion biderik zuzen zuzenena zuena. Jarraitu arrebok, jarraitu gogor. Nerekin izan dezuten oroimenagatik, eskerrak biotzez.

 

Urte zar.— amaiera onbat, Urte berri zoriontsu eta ugaria opa dizutet guztioi.

 

IXAKA

Bai zuri ere, Ixaka adiskide, urterik zoriontsuena, etzi sartuko zaigun ori.— L.

 



Bilatu:


elgoibarko udala