Lorak.— Ozte aundia ibili da il osoan, bai eliz nagusian bai Gaxoetxeko txandonan. Bukaerako elizkizun polita egin zan elizatxo ontan, neskatxoak aingeru jantzian abesti ta eskeñi ederrik zuzenduaz.
Josu Biotzaren ila.— Asi zaizkigu il ontako elizkizun bereziak ere. Bi iruren egingo dira, bat Koldobikatarrentzat eta bestea Josu Biotzaren Anaidikoentzat, Abauna jauna ta Aita Urrundaga izlari dirala.
Elizakuak.— Artuta oso gaizki dago Egia'tar Jone, «Zabale» basetxeko amona.
Ezkon izperrak.— Laster eskontzeko dira, Azkue'tar Gergori Lizundia'tar Karmele neskatilla politarekin, ta Gisasola'tar Ander, eibartarra, Agirregomezkorta'tar Martzele neskatil lirañarekin. Zorionak.
Jaiotza.— Aurtxo bat gehiago, «Aldapa» baserrian. Zorionak. Larrañaga'tar Jon Joseba ta Zubizarreta'tar Josebe Julene senar emazteai.
Autu.— Notario berria degu, Puy Lazaro Juan jauna. Ongi bete beza bere eginbearra.
Jantzi Artzea.— Juan dan ilaren 26'an, Done Kalare lekaime etxean ondarroa'ko Arrasate'tar Miren gaztearen jantzi artzea izan zan. «Maria Eukaristia» izena jarri diote. Zorionak.
Naskaldia.— Igandean E.A.B. zabalkundera Legazpi'tik etorrita agurtu ditugu, Ajuria'tar Margarite ta Aparizio'tar Miren emakume politak.
Ondarroa'tik etorrita Etxeberria'tar Erruperte, bere sendiakin.
Emen arkitzen da Ondarroa'tik etorrita Etxeberria'tar Krisante neskatilla lirain ta polita.
AIXERIXA