ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1930-10-30 | Erlijioa - Kongregazioak | El Día, 1930-11-22 »
El Día, 1930-11-19

 

Misio eguna.— Igandean zortzi «Mixio eguna» izan genduan. Goizetik meza edo jaupa guzietan Anitua'tar Pedro, Gazteiz'ko Mixioen aldeko edaslariak, itz egin zuan jai onen alde, gogoratuaz elgoibartar Gotzai-Mixiolari Aita Agirre'ren ibillerak.

Arratsaldeko ibildeunak, erri guztia errabilli zuan. Oso ederki eraturik zeuden iru «karroza» edo burdi-apañak, «Santa Teresita» eta «Aita Agirre» eta «India aldeko txabola»n iduriadin. Baita beste «monja»txu eta gañerantzekoak ere.

Illuntzean, udaletxeko gelan «zine»ko «pelikula» azaldu zan Txina aldeko ikusmirekin. «Mixio Egun» au onuragarria, izango zala, uste det.

 

Maria'ren alabak.— Ilaren bigarren igandea zanez Maria'ren alabak eren Jaunartze eta elizkizunak ezan zituzten lengoan zortzi.

Gogor dira Maria'ren Alabak; ikurriñ edo bandera eder eder bat berri berria ekarri bear dute. Buru duten Zelestino jaunak zakutik aterako du asko xamar, bai omen du ta, beste mordoska bat berriz Maria'ren Alaba bakoitzak emanaz, ikurrin apaiñ eta «balio» aundikoa ekartzea erabaki dute. ¡Ia, jai eder bat gertatzen dezuten ikurriñ orren onespean!

 

Zerura.— Igandean zortzi jaio, eta asteartean il zan, gure lagun Gabilondo'tar Kanuto'ren aingerutxoa. Samintzen gera.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala