ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Euzkadi, 1932-12-04 | Erlijioa - Kongregazioak | Euzkadi, 1933-06-04 »
Euzkadi, 1932-12-18

 

Gaur Elgoibar'ko emakumiak euren aretuan jaurestuko dabe Josu'ren Bijotz donia. Jai ederrak ixango dira.

Goxian zortzirak eta laurden jaupa.

 

E.A.B.'kuak.— Ontako Emakume Abertzale Batza'kuak, gogor asi dira lanian Aberri aldez.

 

Izpar baltza.— Jaunaren besoetan il da, 88 urte zituala, Astigarraga'tar Andone (G.B.) Azkue'tar Pantzeska siñegotzi izanduaren amagin arreba. Laguntzen diegu atzegabian sendikoeri.

 

Antzeslariak.— Batzoki'ko antzeslariak gogor asi dira ikasten Deun Andoni uri onetako bigarren zaindari egunian botatzeko.

 

Euzkel-izena.— Asteazkenez ugutzatu da, Gabilondo'tar Domeka, eta Mugertza'tar Josune'ren semetxo jayo berria txadon nagusian. Iñaki izen polita ezarririk. Amabitzi izandu ziran Osoro tar Gotzon «Aberri ospetsuba, eta Arrien'dar Pele, E.A.B. eta antzeslari trebe ta bulartsuba. Zorionak eta jarrai bide orreri euzkaldun eta abertzaliak dirala ezaten dutenentzat or espilu ederra.

 

Zortzegarbia.— Aurten ere oste asko batu izanda txadon nagusian Amazortze-garbiaren bederatzi urrenian. Baña egunian bertan ikaragarrizko ostetza ibili zan egun gustian eleizan. Goizian 1.300 batu ziran mai doanian Jaungoikua'ren ogia artzen. Amarretan «Lirinio Refize»ren jaupa ederra abestu zuten eta jaupa bukatzian Gure Jauna agirian ipini zuten eleiz ontako aldartasun gustikuak sainduta arratsaldeko eleizkizun arte. Arratzaldian besperak, agurtza, eta bederatziurrena, ondoren eleiz txaidean ibildeuna Miren eta Koldobika Donearen irudiekin «Agur Maria» abesturik. Eleizan zartzian Ama Zerukuaren aldaran auspeturik eskiñi zizaton «Agur Jesusen Ama» agur egiteko abesturik. Botz azkenetako itzaldiak egunian iru aldi egin ziguzan Ozerin-Jauregi aita pantzeskatarrak, eta azkenengo Aita Santuaren onespena beronek emen zigun.

Jun zan igandian Deun Kalare eleizako lekaimiak zortzegarbia, ospatu zuten eleizkizun ederrarekin. Amarretan jaupa nagusi ederra abestu zuten lekaimiak. Itzaldia aita Rekondo pantzeskatarrak.

Arratzaldian irugarren mallako (terciario)'en elizkizun ederra egon zan Jauna agirian zala itzaldia goizeko lekaidiak, Lekaimiak abestu zuten eskari bat Miren Zerukuari baita ere iru abotsetan Garmendia'ren «Toto Pulkra» eta bukatzeko «Agur Jesusen Ama» gustiak abestua.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala