Laisterkariak.— Ill onen 12'an jokatzeko egin dute laisterka apustu bat eta señale bota dituzte 62,50 jaurleko alde banatatik, 250 jaurleko bana jokatzeko. Asi Deun Mikel aingeru txikiaren ermitan ta Urkaregi'ra jun etorria, iru kilometro guziz.
Baldin egun orretan bata edo bestiak aitzekiren bat ipintzen badute, urrengo igande arte itxoegingo zaio, eta orduban arraiara eltzen ez danak 62,50 laurlekoak galduko ditu.
Laisterkariak dira «Sokaneta» eta «Adrian» baserrikuak.
Gabon Zar.— Jun zan larunbatian uri onetan izandu zan ospe aundiko peria. Oso notintza aundia izan zan. Zarrak diotenez egungo ezagutu ez dan beste. Abere asko batu zan, batez ere txerria, jaso aundia eduki zuan.
Arratsaldian Kamiñero'ko pelota tokian jokatu zan eskuzko pelota partidu ederra, Gurrutxaga'k eta Gastesi'k. Etxaniz lenengua eta Urian'en aurka. Pelota aldi ederra egin ondoren azkoitiarrak irabazi zuten, 22'ra; Gurrutxaga eta Gastesi 20'an gelditurik.
Ondoren dantzaketa egon zan dultzaiña, auspo soñu eta eresbatzak jota.
«Karterista» asko etorri zan baña ezaguturik geienak goiz goizetik espetxeratu zituzten.
Ezkon-deiak.— Ezkon deitan arkitzen dira Iriondo'tar Pantzeska, Altuna'tar Miren neskatillakin ezkontzeko, eta Iriondo'tar Teodore neskatila Sebillano batekin ezkontzeko.
Artu aurrez nere zorionak.
Gau-gurtzalliak.— Urte zarrari bukaera ona eman, eta berriari asiera obea emateko Deun Kalare eleizan eleizkizun ederra egin zuten Jauna agirian zala.
Gaberdian jaupa eman zuan Urrestarazu txaunburuak, abesturik «Angelis»ena oso ederki. Baita ere abestu zituzten, «Te Deum», «Magnificat» eta abar.
Urte berri.— Egualdi busti xamarra, ala ta guztiz ere mutil gazte talde bat ibilli zan goiz goizetik «Urteberri abestia» abesten. Tamalez aistutzen dijuaz, bai abestia, bai erregalo ematia, eta ez da gauza aistutzen utzi bear jakona. Au diñot batez ere Batzoki'ko jenteari, oitura zarrei indar eman.
Amarretan jaupa nagusi ederra izan zan, abesturik «Pontifikala» Perossi'rena.
Ondoren eresbatzak kontzertua jo zuan.
Eta Kamiñero'ko pelota tokian eskuzko partidu onek jokatu ziran: Bastida eta Juaristi azkoitiarrak, Gurrutxaga lenenguari eta Berdun'i. Onek oso errez irabazi zien lenengueri. Ondoren berriz jokatu zien Bastida'k eta Berdun'ek, Gurrutxaga'ri eta Juaristi'ri. Partidu au estua izan zan eta atsegiñagoa, lenengo bikotiak irabazirik.
Jaiotzak.— Seme bat eduki du Juaristi'tar Justa, Artazo II'ren emazte dan Arriola'tar Ander'ek.
Beste alabatxo bat Mondragon'tar Pantzeska eta Santxes'tar Niebes'ek.
Baita ere Izagirre'tar Iñaki «Upei» pixu botatzalliak eta Arrillaga'tar Andone'k. Zorionak.
Osakuntza.— Donosti'n Oreja sendagilliak osakuntza egin da arkitzen da Zubiaurre'tar Miren «Usetxe» baserriko neskatilla.
Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira Lasa'tar Joseba Andoni, emengo kamineruen kapataza dan Garmendia'tar Koldobika'ren aitañarreba.
Bai ere gure lagun dan Altuna'tar Paul'en ama dan Mendikute'tar Miren.
Izpar beltza.— Jauna'ren Besoetan il da 73 urte zituala, Agirre'tar Ladis emengo «San Pedro» deitzen dioten burdin olako banakaria. Goyan bego.
Laguntzen diegu atsekabian sendi guztiari.
AIXERIXA