ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1931-01-13 | Erlijioa - Kongregazioak | El Día, 1931-01-18 »
El Día, 1931-01-17

 

«Luzear» jaunari.— Ondo gorde Elgoibar'ko «Aparajuak» biali zizuten «Sulfato de zinc» edo Papeltxu ori, iñoizko denporan begietako miñik izango bazendu ere. Il etzaituzte egiñ-nai baizik sendatu, papeltxu oiek artarako agintzen dituzte beintzat eta. Naikua parre goxo eragin zigun igandeko «Euskal Orriak». Eztet uste gauza aura txaartzat artuko zendunik. «Luzear», ala bada azketzi baño «Maitxo»k eztu gauza artan parterik, ainbat gutxigo errurik.

Ziri sartzalle orren antzeko mutil zar parregarriak baten lekuan amar bearlitzakez errian, jende guztia beti «umoreko» egongo litzake ta.

 

Saski naski.— Donosti'an Eguerriak igarota etorri da Garzia'tar Maria Kristina irakaslia.

— Emen agurtu degu Badiola'tar Lorentzo itxas soldadutzan dagoen mutiko argia.

Iru urte soldadutzan egiñik etxeratu da pozez beterik Arakistain'dar Jose, mutiko bapua.

— Laster uztartuko dala diote, Arakistain'dar Justino, Arrate aldeko batekin. Zorionak aurrez.

 

«Aberri»ri.—Bai «Aberri» bai, narratx nabil baño ¿zerk zintzotuko nau? ¿Zure ikasbide onak? ¿Zenbat idatzi dituzu «Euskal Orrira»? ¿Bi ala iru? ¿Ez aldezu betarik eukitzen Plaza berriko iturri ondoan exerita panposa-panposei begira egoten zeranian? Bestieri narratx estea errezago da norbera zintzoa izatea baño...

Izar ta lañuei begira egoten naiz baño gutxi ta gutxitan ikusten ditut, berak oso urruti.

Ta oraiñ mesede bat eskatu bear dizut «Aberri»: ¿oroitzen altzera nun erosi zenduan ainbeste urtian daramakizun «paciencia» aundi ori?...

 

Maria'ren Alabak.— Igandean genduen illeroko jaunartze ta elizkizuna. Arratsaldean neska asko bildu giñan. Itzaldia egin zigun gere zuzendari jaunak.

Elizkizun ondoren «junta» edo batzarra euko genduen. Jun dan urtean zenbat diru batu zan ta zenbat gastatu zan garbi-garbi azaldu ziguten. Neska sailtxobat atera zituan M.A.'en bileratik, ta ¡ongi mereziak! beste askok ere laixter irten bearko dute leku itxian dantza lotuan egiten badute. M.A. bak izan nai degu danok, ta baita ere nai dute asko beintzat azkatasuna «libertadea» berak nai duten zabarkeri guztietan lasai-lasai ibiltzeko, baño eziñ lezaken gauza da: dantza lotu ta ibillera galdu oietan dabillena ezta Maria'ren Alaba egiazkua, izenez bada ere, izenak bakarrik eztu ezertxo balioko Jaun altzuaren aurrean. Nagusi bi maitatu nai dituanak eztu mate bata ere.

Agur, ta laster arte.

 

MAITXO

 



Bilatu:


elgoibarko udala