ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1931-03-04 | Erlijioa - Kongregazioak | El Día, 1931-05-06 »
El Día, 1931-03-20

 

Antzeskizuna.— Juan zan larunbat gaubian emengo azoka enparantzan izan zan antzoki jaia. «Asociación musical de Guipuzcoa» deitzen dioten alkartasunak antolatuta.

Bota zituzten antzeski erderazko onek: «La muerte civil» eta «El Chiquillo».

Eta uriko eresbatzak jo zituan eresi onek «Kronger» eta «Euskeria».

Baita ere Pantxiko'k eta txistulari lagunak euzko eresi ederrak jo zituzten.

Guztiak bukaeran oso txalituak izan ziran.

 

Gogo-jardunak.— Gizon ezkonduentzat ari dira egun onetan egiten txadon nagusian. Egunetik egunera dijua gizon gehiago. Atzo bertan tokirik ere barik egon giñan. Horrela jarraitzen badu txadon nagusia bertan azi bearko.

Itzaldiak Aita Gaztamintzaga josu-lagunaren gain daude. Oso ederki mintzatzen [...] euskera ederian.

Jarrai aurrera orrelaxe «Damu det Jauna» abesturik.

 

Koldobikatarrak.— Juan zan igandian eduki zuten ileroko elizkizuna Jaunartu, eta abesti ederrak abestu zituzten.

 

[...].— Igandian ainbat abertzale izan giñan «Kirikiño» gure maixuaren jaioterrian beronen omenez egin ziran jaiak ikusten. Oso ederrak izandu ziran, gu beintzat oso pozik etxeratu giñan ain gauza ederra ikusita. Batez ere «Oldargi» atsegindu gindun. ¡Gora Bilbao'ko Euzko Gaztedia! ¡Jarrai orrelaxe!

 

Izpar beltzak.— Jauna'ren besoetan il da Agirrekomezkorta'tar Jose («Txikito-Fuerte» esanda inguruan ezagutzen zan) 68 urte zituala (G.B.). Laguntzen diegu atsekabean sendikuei.

Aitzola auzo urian il da 11 urte zituala Elorza'tar Kepa (Pedro). «Hotel Albiskua»ko sendia (G.B.). Laguntzen diegu ba sendi oneri ere atsegabe mingarri orretan.

 

Auteskundiak.— Uri [...] ere era askotako autergilari edo «kandidato» arrukituko dira, a diñue errepublikano-sozialistak bat eginda dijuazela, abertzaliak bakarrik, eta «Sindicato Católico Agrícola» ere bai. Beste alderdi eskubitarrak astian omen [...] batzarra. ¡Abertzaliak erani!

 

AXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala