Agur.— «EL DIA» izperringi jator ta euzkaltzaleari, nere zorion agurrik sutsuena, bere lanian berriro asi dalako. Aurrera jo ta kea ateriaz.
Kristo errege.— Emengo katolikuak Kristo errege eguna oso ospatzu ta jator igaro degu. ¡Bai ba! egun orretan onetzi ziran Miren alaba, ta Luistarren ikurrin berriak.
Goizeko zazpitan izan zan meza osoan, eman zan Gotzon'en janaria: ordu erdi baño giaguan gaztedi bikain ura ala ikustea pozgarria zan. Bitartean Miren alabak, abesti goxo eztitsuak abestu zituzten Onaindia jaunak, zuzenduta.
Arratsaldean, ikurriñen onespena, Aita Agirre'ren itzaldia, ibildeuna nexka-mutilak ta abestiak.
Onek guziak amaituta zuzendu giñan «Katoliko Gaztedi Elkartera» bada etxe au ere onetsi bear zan ta. Oso areto aundi ta ederra da «zine» ta guzi.
Gu iritxi giñanian areto guzia oso beterik zeguan ta oso itzaldi bikañak entzun giñuzen, batez ere Lojendio, Unzueta ta Epelde'k, onek ateraldi xelebreak esan zituan txalo asko entzunaz. Baita Ezeiza, Agirre ta Parroko jaunak ere itz batzuek egin zituzten.
Emakumeak gutxigo ez izatearren Egiguren ta X'ek itzaldi ta olerkiak irakurri zituzten.
Gure udalak erakutzi dio bere aserria Gobernua'ri 1839'ko legearen aurka. Ederki jaunak.
Emakumeak.— Emen ere beste lekuetan bezela, datorren igandean eralduko da «Emakume abertzale batza»; ortarako itzaldi eder bat egongo da Batzokian, arratsaldeko 4 Þ'tan. ¡A zer erlauntza izango dan!
An, emen.— Egun batzuk igarotzera Segura'ra juan da, Arriola'tar Juanita.
— Agurtu genuen Azkoiti'ko «Luistar» eta Legazpi, Bergara ta Usurbil'ko abertzaleak.
Entzun.—«EL DIA» izparringiak eduki dituan kalteak laguntzeko, orri batzuk zabaltzeko asmotan giñan, bañon iñork ezer eman nai badu, eman Azpiazu'tar Ixaka'ri.
ABERRI
Ongi etorri, aspaldiko.— L.