ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1932-03-11 | Erlijioa - Kongregazioak | El Día, 1932-09-23 »
El Día, 1932-05-14

 

Txistularik.— Pasko egunian emengo txistulariak erestaldi eder bat emago dute:

Alborada (J. Guridi).

Mendi mendian (J.M. Usandizaga).

Suite: Basatxoritxu, Aldapeko (L. Urteaga).

Tokata Alborada (L. Urteaga).

 

Naste.— Gaxorik dago emengo zulogile Urreta'tar Andoni.

— Baita ere, Beriastain, Donosti F.B.ko aterazaiamaren alabatxua.

— Akebarro igeltzerua izenarekin ezagutzen zan gizona asteartian il zan.

 

Lorak.— Urtero bezela oste aundiarekin asi da eleiz nagusian Lore ila.

Miren alabak oso egoki abesten dute.

 

Zarautzen.— Emendik ere oso talde ederra izandu zan Zarautz'ko jaietan. Berriz juateko gogoarekin biurtu ziran.

 

Mutriku'ra.— Emengo gazte ta zarren artean gar bizia dago igandean Mutriku'ra juateko.

Batzuk oñez ta besteak bultziz; ezin duanak zaldiz.

Estu dira Elgoibartarrak goseak geldituko ote diran, baña Manuela Maturro'ren gaztañakin, ta Ixabel Arro'ren aza buruskin, konponduko algera.

Estu orduan, Buru Mendi azpiko ostatuan lapa naikua izango alda.

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala