Elizgayak oso apañak; izlari bikaña gure euskeran agertu zaigu josulagundiko aita Ziaran erritarra, eliza betian bere eusko biotza agertu ta goiko bidea erakutziaz. Txistularlak lan apartak egin dizkigute. Ta Erriko Eresbatzak (Banda) bere soñuak ere dotore entzun erazi dizkigu
Bañan egun jairik pozgarriena juan dan igandean izan degu; dana gure eusko oiturez: jantziak, dantzak, soñuak, dana. Oso ederki meza nagusi ondoren dantzari-txikiak egin zuten zinta-dantza eta aurreskua; txistulari jator Patxiko ta lagunak ere eresaldi ederra jozuten eta «Angelus» danbadan gure Erregiñari, erromeria ebakirik. Goiangeruan itzak biotzez eta españez esan genizkion enparantza bertan, apaiz-burua aurrena zala
Arratzaldean berriz triki-triki, dultziñero, txistulariak erromeri aundia egin zuten Eskola Plazan eta «Euskal oituen Plaza»'n berriz ezpatadantza Soraluze'tarrak, Donostiako dantzari-txikiak, pelota partidu, au-...