ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-09-08

 

Ostegunetan Elgoibar'ko berriak azaltzea egoki litzakela, eta zirri ta zirri ari naiz ni idazleak pizkortu nairik, beti baten izena azaldu ez dedin.

Gaurko «Aberri»k agindu zidan idaztea, eta ez neukela egin bearrik: bere kontu oraingua.

Baño, mutil zar guztiona, derrigorra berezi-berezia izan ezik, errez autziko ote duan zalantzan nago ta, lelo auek gertu nai ditut.

Gañera badakit igandean Usurbil aldean izan dala, lagun bere erako igeltzero, zuritzale Usurbil, batekin; baita ere bertatik, neskazar artean ibili arren «kalabaza» aundia ekarri duana, eta aztu, burutik kentzeko sagardo goxo indartzuaz argituta etorri dala bealde ortatik.

Beaz orainguan idazten ezpadu ere barkatu bearko zaio.

Nik nolabait gaurko au, betatzeko izpar batzuk jartzera noa.

 

* * *

 

«La Voz»eko izperkariak Eliz Bataioa eman dio igandean bere semetxo berri bati, Jesus Maria izenak jarririk. Lenago bere auzoko lagun bati, semea bataiatu etzualako, zorion aundiak eman zizkion izparkari onek izparringatik, baña orain berak eztu bide ura jarraitu: txarra da nunbait.

Nik bide onez, umetxoa zuzendu dualakok, zorion bero beroak ematen dizkiot izparkari Riaño'tar Luziano'ri. Zorionak, benetan.

 

* * *

 

Gure artean egun batzuk igaro ondoren Pau, Pranziko uri politera biortu dira Assin'tar Tomas eta Laicategi'tar Elisabete, senar emazteak berekin Larcategi'tar Miren eramaten dutela, goxo aldi ondoren aizeak artzera. Ondo juan eta ongi bizi.

— Emen izan degu Agirretxe'tar Rosario, Errezilgo neskatila argia.

 

* * *

 

Igandean aruntz onuntza senti degu errian.

Berebil eta abar bai Azpeitira eta Durangora.

Gure erri au orrelako egunetan aparta egoten da, batez ere gaubetan berebil oek etxeruntz dijoazenean.

Gustira egin bear eta oitu egin ere gera ontan ere.

Baña gure belarrietan etzuten diran «oju» deadar askok miñ ematen digute biotzean.

Igandean ere, samiñ aldiak igaro bear izan genduzen batetik, eta abar aldiak besterik.

¡Zeiñ errukarria Ama ez ezagutzea, eta bere aurka jeikitzea!

 

* * *

 

Idazleen lana zalla dala. Bai Gogorik eza zarri; izparriñ eza ere bai; nagikeria geienian.

Baña barrenen pizkabat aztartu ezkero, ¿ez al degu idazleok aberri aldeko su pizka bat? ¿zer egokiagorik azaltzeko, euskaraz idatzi, erria goratu eta azaltzea baño?

Ama emen nere gauko idazkia. Itun zamar azi banaiz ere idazten —guztiok barrengo ez baiak— alai bukatzen det. ¿Zergatik? ¿Nork esan? Idazten diarduan tokitik garbi garbi aditzen det «radio»oranigo azmakizun orren soñu ederrak.

Arrilaga'tar Antonio, sendagile azkar, trebe eta biotz aundiko orren etxean ari da jotzen eta nik idatzian nere etxetik garbi aditzen det. Eta ala bearrean ere, nere buruan igandeko eusko jaiak Durango, Usurbil eta abar egindakoak dabiltz, eta «radio» orrek Naparra, gure napar anaiak gogoratzen dizkit.

«Jota Navarra» abesten entzuten det eta nai eztala lauburua egiten det.

Orra bada, idazki onen amaiera alaia. ¡Beti abesti alaien doñua entzunaz idazteko era bagenduke...!

Agur irakurle.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala