Eguarri goizean eskila-kanpai oso ederrak esnatu giñuzen egun aundia [...]. Amarretan [...] ederra, eliz apaiñ abesti goxoz. Arratsaldean elizkisuna, Josu [...] asiera emanaz. [...] egunak [...] alaiak izan dira eta egun abetan erritik-kanpora diran asko erriraturik ikusi ditugu.
[...], lengo zarrei [...] egun au izan oi zala mutilzar-neskazar'en «kontrato» eguna. Beaz argi ibili bear degu anai mutilzarrok. «Anastaxio», «Iturralde», «Aberri» eta gañerantzekuok, ta larunbateko «feria» eratzeko bide berri egiten degun. «Atarrene»rentzat ez det uste egun au aiñ [...] danik. «Neskazarrak» pila bat artuta etorri lezake, baña aitzen ematera diot neska gazteak [...] botata daudela emen eta «konpetentzia» izango duala merkatzen ez [...] «Neskazarrak». Ez da asko bost erreal, baña...
«Mirentxu»k dio, kaxuelakara bat jarriko duala eta mutilzar idazleok alkartu gaitezela egun ortan elgoibarren.
E.A.B.'k Gabon egun, opariak zabaldu ditu, euzko langile beartsuen artean. Berrogeitamarreraño izan dira, seireunbat laurlekoren ordaña. ¿Nundik diruak? Bateri eta besteri «karta-eskutitzak»; an emen atea jo, eta era ortan E.A.B. bere langilien poza, Gabon gaberako batu du.
Ori ezer ezpalitz bezala, «Erregeen» egunean euzko langileen umetxoen artean soñeko, jantzi eta abar zabaltzera dijuaz. Esku azkarra bai du emakumeak, eta erok eratu dituzte jantzi oek, umetxoen pozgarri.
Zorionak, sortu zan E.A.B. Biotz aundiko emakumeok egiten duten lana zenbat dan ezin neurritu lezeko.
Zuek zerate euzko langilien aingeru gordetzalea; euzko txiroen poza; umetxoen [...] aberri maitasunaren agerkairik eder-ederra. Zorion biderik zuzen zuzenena zuena. Jarraitu arrebok, jarraitu gogor. Nerekin izan dezuten oroimenagatik, eskerrak biotzez.
IXAKA