Jaiotza.— Alabatxo bat izan dute, Juaristi'tar Justa, «Artazo» pelotariak eta bere emazte Arriola'tar Andere, Salubente'koak. Zorionak.
Osakuntza.— Donosti'ko Deun Andoni Osatetxean osakuntza egindu, ongi arkitzen da Elortza'tar Xabier «Arotza». Pozten gera.
Arpidiak.— Ugoideak gipuzkoar errietan egindako kalte ikaragarriak nolabait ordaintzeko, Jel Batzokian irikita dago arpidea.
Baita ere azkeneko Udal batzarrean erabaki dute mila laurlekokin beste arpidea astea, ta atzo aditzera eman du alkate jaunak.
Eresbatzak ere igandean zortzi, ilaren 9'an, kalez kale juaz bilduko du dirua, ortarakoxe.
Gaugur'tzalleak.— Zestua'n egin ziran zidarrezko jaietara juan ziran emengo gaugurtzaleak.
Luistarrak.— Bukatu da koldobikatarren irurrena. Berebiziko itzaldi sakon ta sutzu ta beroak egin ditu Abaus'tar Andoni, Lasarte'ko brijidatarretako apaizak.
AIXERIXA
«Luzear» adiskideari.— Iñoiz zurekin pozik irakurri badet, ostiralekoa bai behintzat. «Aberri»ren omenaldia ez daukagu ez putzura botatzeko. Ixil samarrik gaudelako edo oldoztuko zuan orrelakorik «Lauaxeta» jauna.
Zuek diozuten bezela, jai baten goraberak ez du ezer esan nai, arazoa ongi egitea da. Nik esan nai nukeana, alegia, oraindaño, diozutenez, egin izan diran idazle batzarretan artutako asmoai jarraitu edo bear bezela lagundu ezpadiozute, ez degula oraingoan ere «olaxkoak illarrakin» jan ta kito egin bear, baizik onera ekarri diteezken asmo onuregarriak gogor ta bikain aurrerapidean jarri.
Egia diozu, «Luzear», «Maitxo»k eta azken idazle txiro onek ez genduan uste idazle batzar onek olako garrantzirik izango zuanik. Baña zorionez alde guztietako idazleak badatozela ikusten degunean, pozikan gaude. Idazle guzioi ezin geinkezue deitu zeuen izenez, baña «Luzear»ek dion bezela zeuen buruak idazletzat dauzkazutenak, etorri guztiok Elgoibar'a, nola Bizkaia'ko ala Naparroa'ko, guztiok Elgoibar'a. Ez iñor zalantzan gelditu, gipuzkoarrak etzeratela ta, danok gera anai arrebak ta Euzkadi'rentzako egun onuregarri bat izan dezagun. Ia ba «Luzear», «Teletxea», «Larreko», ta «Edozein», asmo on batzuek ekartzen dituzuten, ta zuen iritziai jarraitzeko gertu egongo gera emen batzen geran idazle guztiok.
Mutil zar «kopradixa»ko idazkari. «Atarrene»ri.— Uste al dezu «letxu preskuak» ipintzea aituta neguala ala? Mutil zarrai gutxi gorabera zer jaki gustatzen zaioten badakit bai (¡ikasi bearko!). Ia ba «Atarrene», etorri beldur gabe, naiko letxu izango dezute ta. Gañera ez uste besterik ez dedala beste gauzatxo bat ere badet egun orretan zuretzako baldin «Aberri»k aurrean arrapatzen ezpadizu beintzat.
Oiartzun'go Pillipa'ri.— Beraz agin berri ta guzti e? Mutil zarrei aginka egiteko asmoan ala? Egun orretan aukera izango da ta.
Andoain'go «Patxi»ri.— Nik il onen 16'an autu nuanean ez nitzan gogoratu «Urretxu»ko euskal eguna zanik. Ta ori dala bide, ilaren 30'era atzeratu digute omenaldi eguna, ta guk ontzat artzen degu. Baña ortik atzerako ez dedila izan, egunak ere laburtzen asiko zaizkigu ta.
MIRENTXU