ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1935-04-09

 

Deun Laurentzi'n.— Udaberri alaia, lorez datorkigula ikusten degu garai au; geok gu ere berritu bezela uste bai gera udaberriko aize goxo, euzki-berri berotasunakin. Era berean nai genduke irakurle eta batez ere Deun Laurentzi'tarrok, udaberri asiaren ederrakin batera, gure biotz-naien udaberria zabaldu; Aberri lore uzaitzua, alegindu. Ortarako asmoz igandeko Deun Laurentzi'n izango dan jai alditxoa.

Euzko Batzokiko Zabalkunde Batzordeak, asmo degu igande jorrail onen 7'an, Deun Laurentzi baleran jaitxoa. Antzerki jaia, izango degu bera. Pelota toki ederra bai da, eta bertan jarriko degu antzokia. ¿Eta zer antzestu? Aldi parregarri atsegintzua izango da bertan. «Bixente, bi ataleko antzerki polita azalduko bai dute, gure antzezlari trebeak.

Jaitxo au arratsaldean, basotxadon edo elizatxoan Gurutz-bidea, egin eta beriala asiera emango zaio. Eta gogozkoa dala uste bai degu, Deun Laurentzi'tarrontzat alditxo au ¡Ain bat bai gizon bai emakume izango dira orrelako gauzarik ikusi gabeak! Beaz igande arratsaldean, guztiok pelota tokira, aldi goxo bat igarotzera.

 

* * *

 

Euskal idazleok egun ontan, baita ere, goizetik, jaupa esan ondoren «Argia», asteroko euskal uts-uts orren zabaltzea omen dute. Eta gañera, nekazari zintzoai atsegin alditxo bat emateko «Argia» duan, debalde zabaltzen ari dirala. «Basarri», bertsolarien txapeldun jatorrak, saio bat egingo omen du. ¡Bai ederki; txalo zaituztegu idazleok! Zabalkunde Batzordeak, ezin besterik, txalo ta lagundu baño, bada «Argia»kin eusko bizi uts-utsa euskera bai du, gure mendiak argitzen dira.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala