Biotz biotzez agur, «EL DIA» izparringi eder ontako langille, idazle ta irakurle guztiei.
Ta euren baimenagaz gaur lenengo aldiz agertzen naiz «Euskal Orri» eder eta euskaldun guztientzat pozgarri dan orri alde onetara.
Labur laburrak izango dira nire jarkun aldiak, idazle asko agertu gera, ta guztiak luze idazten asten bagera Luzear-eri ler eragingo diogu ta.
Trinidadea.— Zala ta jai egun ortan jendetza aundia etorri zan erbestetik, bai hamaika buru arin kaska motz, xanka gorri gona motz ere.
Esango nituke ba ederrak, aize apurbatek aldian eramaten duen ollo luma baño-re buru ariñago diran askogatik baño... gaurkoagatik ixiltzera nua.
Naikoa dantza egiña izango da jendea, txun-txuna, musika, pandero ta «pillarmonika», bazan antxe zarata ta izkamilla. Salgai asko ta... erosle gutxi, larri xamar jendea. Gu ere an ibilli giñan jo ara ta jo ona arratzalde guztian, baña len añan gelditu giñan, ¡au ezbear tristea! Noizpait zeozer izango al dek.
Jaiotza.— Unastei-errotan semetxo bat gehiago dute. Felis izenarekin. Zorionak.
MAITXO
Jo, Maitxo, jo, sei neskatil bazerate oraintxe ta. Ekin.— Luzear.