Elizkizun oso egokiak izan dira igandean jai au ospatutzeko.
Goiz goizetik Jaunartzeak batez ere zazpiretako jaupan (mezan), Apostoladu'ko ta beste askok Zeruko ogia biotzetan artuaz.
Jaupa nagusiya, amarretan, txaunburu jaunak emanaz eta abestuaz egoki Perosi'ren «Misa Pontificalis». Itzaldia berriz Kristo'ren Erregetza gaian Ezeiza'tar Jose Antonio apaizak oso egoki, euskera ederrean egin zuan.
Jaupa ondoren Jauna Agirian gelditu zan zaituaz erriko agintariak lenbizi eta gero Gaugurtzalle eta Apostoladutarrak.
Arratsaldeko elizkizuna ere jaiari zegokion eran izandu zan, Jesus'en Biotzaren otoitzak eta ezkeintza egiñaz eta «Kristo Gure Errege» abestuaz Izkintza oso sutsu euskeraz Onaindia'tar Zelestino apaizak egin zuan eta azkena eman zitzaion Doipuru deunaren onespenaz Elizkizunetara talde egokiak ezan dira fede, ziñizmen bizia agertuaz.
— Gaixo aldi gogorra igarota il da, Kortaberria'tar Isaak 36 urtekoa. Otoitz bat bere alde, irakurle. Goyan bego.
— Deba'ko periya ilan lendabiziko larunbatean izaten dana, Deun guzien (Domusantu) jaian nola datorren, ilan 7'ko, bigarren larunbaterako atzeratu dala, aditzera eman du erriko ugaldun jaunak pregoi bitartez.
— «San Simon eta Juda, udia jun ta negua eldu da». Ala dio esaerak euria ugari egin du aspaldi onetan, eta neegua ez dakit non dan, baña Jai erdi bezela, txadon nagusian «Simon eta Juda deunaren gorpuzkia» mun egitera eman zuten.
IXAKA