ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-01-10

 

Jayotza.— Gure adizkide ta idazle azkarra dan «Aixerixa» eta emaztiak, aurtxo bat ixan dute. Euzko-Langillen Alkartasuneko lenengo jayotako aurra zalako Emakume Abertzale-Batza'ko erregalua eurentzako ixan da.

Aurra besuetan artu zutenak Euzko-Langillen lendakarija dan Konde'tar Masima eta Arregi'tar Kandida Emakume Abertzale-Batza'ko lendakarija ixan ziran, ta ugurzakeran Iñaki Mirena euzkel-ixen politak jarri ziotenzan.

Zorijonak gure lagun «Aixerixa» idazle begikuari ta bere emaztiari.

 

Jaunartzia.— Datorren igandian illaren irugarrena data-ta, koldobikatarrak illeroko Jaunartzia ixango dute goxeko zaspiretako jaupan.

 

Euzko-Batzokiyan.— Datorren astelenian Agate Deunaren abestijen ikasliak asiko dira, ta abestiyok ikastera iñok ere utsik egin bage Batzokiratutia ona ixango da.

Uri onetako idazliak izparringijetan eztute imiñi ezer erri onetako Emakume Abertzale-Batza'k 42 sendijen artian banandu zituzten 300 laurlekoren jatekuentzaz.

 

Naskaldiya.— Gonzalez Danel Bilbao'ra juan da bere sendiyarekin.

Berton erriyan lanik bako langille asko diranarren. Cantalapiedra'tik-edo ekarri biar ixan dute lan oyek egiteko jentia.

Laister uztertuko dira Uriarte'tar Joseba Arrasate'kua eta emengo Muxika'tar Polendiñe neskatille liraña.

Zoriyonak aurrez.

 

ANTXOLIN

 



Bilatu:


elgoibarko udala