Arratsaldeko ibildeunak, erri guztia errabilli zuan. Oso ederki eraturik zeuden iru «karroza» edo burdi-apañak, «Santa Teresita» eta «Aita Agirre» eta «India aldeko txabola»n iduriadin. Baita beste «monja»txu eta gañerantzekoak ere.
Illuntzean, udaletxeko gelan «zine»ko «pelikula» azaldu zan Txina aldeko ikusmirekin. «Mixio Egun» au onuragarria, izango zala, uste det.
Gogor dira Maria'ren Alabak; ikurriñ edo bandera eder eder bat berri berria ekarri bear dute. Buru duten Zelestino jaunak zakutik aterako du asko xamar, bai omen du ta, beste mordoska bat berriz Maria'ren Alaba bakoitzak emanaz, ikurrin apaiñ eta «balio» aundikoa ekartzea erabaki dute. ¡Ia, jai eder bat gertatzen dezuten ikurriñ orren onespean!
IXAKA