ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-06-01

 

«Aveletxe»ri.— Zure idazkia irakurri nuanian barre purrustada aundi batek irten eustan pozaren-pozez. ¡Aintzakotzat artu nunbait! Zuk diñozun ama ori, «inillo tempore» korenbat izan bear da; bestela ¿nola esan semeari, patatak ondo zuritu, garbitu, edo koipe asko egiten duanakin ez ezkontzeko?

Ba'lego olako bat, «derrepente» neure burua urkatuko nuke ¡bai orixe!

 

Emen dituk.— ... Tarrapata-trapata tai... Carlos'en banderia... Izugarrizko sarrera egin digute emen «Tradicionalista» edo «piperpotiok», oraintxe Elgoibar'ko abertzalien azkena. «Pater Noster».

Igandean euki zuten itzaldi bat, ta jakiña... Abertzale oyek «anarkistak» dira, (¡ay que miedo! batek) fusilak artu bear dira (Mutriku'ko Covadonga [...] ta onela itz egin zuan «Alfonso Carlos» 27 urteko mutiko gastea ekartzeko, Mutriku'ko Lekube'k. Zorionak jai ori moldatu dutenai, ta abestu daigun umore onian, «karabiñero erretiratu» bati entzundako abesti au:

 

Antes eran carlistas

más que ochenta mil.

Ahora se están todos

debajo de un barril.

 

Ermua. Markiña.— Oso poz aundia dago emengo abertzalien artean bi jai onetarako Markiña'rako dago «autokar» eder bat eman len-bailen zure izena Batzokian Ermu'ra berriz uste degu, bultzi berezi bat egongo dala.

Ez dek erraz oraintxe dotia aurreratzia! ¡ez arraio pola!

 

«Santi Orbela»ri.— Zorionak don Xanti, ilustre puntillero, escribidor de versos y paje de cocina de don Ostolasa.

«El Liberal»en sekulako barrabaskeriak idatzi ditu, Motriko'ko abertzale jayetzaz Neregatik ere zerbait idatz ei-du, ta nik diotena auxe da.

Bost duro patrikaran izan balitu Santi'k, ez zala Motriko'ra etorriko.

Gizon jatorra izan ba'litz, «santzarrarik» etzistela joko, ta amaiteko.

 

A Santi Orbela

Liberamus domine.

 

Izparrak.— Txonitz edo sermoyak egin esatera dator Mendikute, apaiz ezaguna.

— Txilarre baserriko umetxua Donokiratu da.

— Jodego'tar Joseba obeto dijua.

— Uriarte'tar Joseba eta Muxika'tar Polendine.

— «Zeleta» jauna ere emen genduan Trinidadez.

— Baita «Santi Orbela» ere emen ikusi nuan «tio vivo»ri begira.

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala