ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-10-05

 

Batzarra.— Dei-egiten zaye Euzko Langilietako bazkide gustiez gaur larunbata gabian izango dan batzarrera Erri-eleiz gasteriaren biltokira «Salon Parrokial» era etorteko gustiak garrantzi aundiko gora berak atzaldu biar dira-ta. Etorri ezin leikenak idatziz aditzen eman bearko dio lendakariari zer jazoten zayon, bestela zigortua izango da laurleko batekin.

 

Jayotza.— «Olazabal» baserriko Gorriti'tar Joseba Imanol, eta bere emaste Aranberri'tar Josebe'k semetxo bat izan dute.

Zorionak.

 

Deun Mikel baleran.— Deun balera ontako baserritarrak, beren zaindari eguna, oso ederki ospatu dute. Goizian zortziretan jaupa ixila. Amar laurden gutxiagoten ibildeuna Mikel Gongotzonara irudiakin danboliñak Iñaki'ren ereserkija juaz lagunduta. Jaupagilia Jaka'tar Andoni apaiza zan. Itzaldia Belaustegi'tar Pantzeska jaupari eta euzkel-idazle azkarra dan «Tabiratarra»ra gain egon zan. Itzaldiari asiera eman zion esanaz, bera balera ontako jatorria zala, bere aitaren attaren attitta «Belaustegi» balera ontako baserriko semia zala, eta benetan tamala zula beren odoleko seniderik ez edukitzia balera ontan. Gero oso ederki azaldu zuan Deun Mikel zaindari aundiaren bizitza. Bukatzian Mikel doniaren gorpuzkin (reliquia) mun-egiteko eman zan. Ondoren txistulariak eresi politak jo zituzan eta arratsaldian batzar ederra egin zan.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala