ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-03-01

 

¡Agur Joseba!.— Juan zaigu Aprika aldera zorrik ez duan guda morroitza igarotzea.

¡Zer tamala bere gurasuentzat!

Ogeita bat urtekin iñon menpera nor-beran umia eraman... eta egia da gurasuak berakin ez du agintzen urte bete, bi, iru eta biar bada geigoan, eta guk ere tamala degu benetan gogoratu ta berak beren «txistu» eresiekin igaro eragiten ziguzan orduak atzegintsubak.

Ansola'tar Joseba abertzale sutsuba da arrokeri gutxikin lan eginduna jel aldez naiz Batzokia'n naiz abertzaliak agindu ezkeroz beti gertu Jel-aldez lan egiteko eta ziur nago Apirka aldera ere eramangozula bere «txistu» ori ango guda mutil euzkaldunen biotzak alaitu ta Euzkadi Aberria'kin oroitu deitezen. Joseba'ren biotza emen bezela Apirkan ere euzkaldun izango da. ¡Agur, ba, Joseba!...

Goiko Jaunari otoitz egin zayozu, guk ere egingo diogu osasun osuan gure urira biartu zaitezen laister barriro ere zure «txistu» otzakin gure biotzak alaitu ditzagun. Ikusi arte, Joseba.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala