ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-06-05

 

Izpar-beltzak.— Gaiztxar batek, eraman du beste ludira 50 urte zituala «Urratei» baserriko etxejaun zan Learisti'tar Domeka «Motxoia» (G.B.).

Baita ere Berriozabal'tar Analkete, gure lagun eta abertzale zintzo dan Beristain'tar Tiburtzi'ren ama. Laguntzen diegu atsegabian sendi tamaltsueri, eta zuk irakurle otoiz egin el diranen gogo aldez.

 

Gaxo.— Estu zamar gaxo arkitzenda «Aldapa» baserriko gizona.

 

Lurdes'era.— Bideskundian Lurdes'era jun dira Aizpiri'tar Agustin eta Dominike anai-arrebak.

 

Eleizkizunak.— Josu Igoera'ren eguna, eleizkizun ederrakin ospatu dute. Goizian ainbat notin eldu zan mai-donera. Amarretan jaupa nagusia, egilia Urrestarazu'tar Seperin, txaunburua, lagun Onaindia'tar Kelestin eta Jaka'tar Andoni. Perossi'ren Brearra abestu zuten oso ederki, baita ere jaupa bitartian Ave Maria bat abestu Eibar'ko Eguren'tar Joseba Mirena'k.

Arratsaldian kalare'ko lekaimiak ere ospatu zuten eleiz-jai eder batekin Gure Jauna agirian zala eta itzaldia oso ederki Batista; Joseba Iñaki apaizak.

 

* * *

 

Larunbatian asiera eman zion eleiz nagusian Josu-Biotza'ren il gustiko eleizkizunari.

 

* * *

 

Datorren aste azkenian Padua'tar Andoni Donea'ren bederatziurrena asiko da ileiz nagusian goizeko sortziretan.

 

Arrantzaliak.— Uri onetako arrantzaliak oso asarre arkitzen dira, ibai onetan arrai asko ta asko galtzen dala «abuso» dala bitartez juan diran egunetan ur azalian akabaita eta gaxo asko ikusi eida. Au dala ta arrantzaliak aurrera neurrian artzeko. Arrantzalian bazkintza bat jartzera duaz.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala