Ala ere bildur gera azken-arnasak emon ote zituan gure «Poxpolin»ek, baña oraindik ere ba-ditugu zorionez gure artian euzkotar zintzo-zintzoenetakuak eta eskarrak aueri, auek ez ba-giñuzan orain ere lotsari bat geiago ba-genduan euzkotar izena gendukanentzat.
Gure uritxo onetan ere 120 saltzeko agindu digute gure agintariak a zer ederki dagoan, onelaxe agindu biar zaigu guri bestela lo artuko bai genduke. Gure donostiar jatorrei uste etzuten ziriya sartu diote Ondarroa'tarrak, auek ez bai-zuten uste Bizkaya'n «Poxpolin» zanik zekitenik ere, ta ara or 60 «Poxpolin»en eska bidia bizkaitarrentzat erakuzpide ederra.
MIRENTXU
_____
Zeruko Amari otoiz eskiñiak egitera eldu zaitez egun onetan, txadon nagusira katoliko ona baldin bazera.
— Gure antzezlari jayuak, aspaldi ontan benetan, ari dira lanian. Benetan zaletasun aundia erakusten dute eurok. Diote laister Eibar'reratzekotan dirala, antzezki eder bi, bertan azaltzeko. Ori Ondo da ia antzeslari bezela, gorago malletara eltzen zarien.
— Igesi zan igandian, Lerun zelayan, Bergara erbarrutiko ostiko txapelketa, jokatu zuten. U.D. Eibarresak eta El Gallo'k biak eibarkuak. Uniuak irabazi, 1 eta 0.
Arrasate'ko Mebala zelaian, Elgoibar F.C.'ek, eta Mondragon F.C.'ek biak bana alkarri sartu ziozen.
— Egun onetan Sabin gure maixuari gogoratzen diran abertzalientzat eta maite duten gustientzat, bere edesti (Biografia del Maestro e historia del Nacionalismo Vasco), deitzen zaiskan, liburu eder bat azalduda, berriro diot abertzale gustiak euki biar lutekela biar-biarrekua dezu abertzale liburu ori. Salgai dezu Batzokian edo bestela berriz (Juventud Vasca, Bidebarrieta, 14, Bilbao).
AIXERIXA