ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-12-27

 

Eriotza.— Elizakuak eta azken-igurtzia artu ondoren goiko donokirutz juan zaigu Gorostiza'tar Toma «Aixerixa» idazle ospatsuaren aita, ostiralian ixan zan bere gorputzaren obiraltzia, notintza aundiak lagunduaz. Nere samin-agurra bere emazte ta senide gustiai, batez ere nere lagun «Aixerixa»ri bereziki, ta zuk irakurle aita gure bere gogoaren aldez. (G.B.).

Leon'en il da Legaristi'tar Anbortxi. Emengo «Urratel» basarriko semia, larunbatian egin ziran bere aldezko elizkizunak. (G.B.).

 

Zorionak.— Bilbo'ko Euzko-Gaztediak argiratu duan Euzkel-Egutegia gure esku-artean degu, ta oso atsegin zaigula esan biarrik ez dago, ain da polita izan ere, artu ba nere zorionik biotzkuenak, eta aurrera beti.

Biarritz'tik etorrita gure artian arkitzen da Agirregomezkorta'tar Miren andereñua, emengo egon aldiak on egin dagixula.

 

E.A.B.— Urtero bezela aurten ere Gabon aparia emango diote lanik gabe dauden txiroeri, ori ondo.

 

Euzkadi'ko.— Zuzendari idazle ta irakurle gustieri Eguarri-jai zoriontsuak opa dizkiotet, kapoe ta turroyak on egin deizuela gustiori.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala