ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-01-05

 

Emakumien lan ederra.— Goi-mallakua izanda, uri onetako E.A.B.'ren lana, beartsuendako, eskerrak beron deyari erantzun dioten notin biotz opatsuberi. 55 apari banatu zituzten beartsuben artian Gabon gaba alaitsu igaro zein. Gaur, igandez, Jel-Batzokian, emakume orrexek, banakatuko dituzte, ainbat jatzi. Goi Jaunak eman beiote emakume oneri indarra urte askotan txiroeri lagundu deien.

 

Euzkel-izena.— Miren, eukel-izen polita ezarri diote ugurutzautzian, Kurutzeta basaetxeko, Arriola'tar Domeka eta Arriola'tar Josebe'ren alabatxuari. Aita bitzi izan ziran Arriola'tar Domeka eta Arriola'tar Pantzeske.

Zorionak guraso ta, aita-amabitsi, euzkaldun, sutsueri.

 

Eleizakuak artuta.— Arkitzen da, Egia'tar Jone Pantzeske andere zarra.

 

Urte-betetzia.— Igazi zan astelenian, bete ziran, 219 urte gure txadon nagusiarena, eta orregaitik, eleizkizun ederrak egin ziran.

 

Eleizkizunak.— Urte zarrari, bukaera ona eta berriari asiera ona izan naian. Deuna Kalare'ko lekaimiak, eleizkizun ederrak egin zituzten egun bi orretan. Gauberdian. «Angelis»en jaupa ederra lekaime ain gaugurtzalien artian, oso ederki abestu zuten. Ofertoriuan, lekaimetako txauneslariak «Serenata Baska» oso ederki jo zuan eta Gure Jauna artu bitartian, «La noche de Reyes». Benetan, eleizkizun ederra izan du zan.

 

Urte barri.— Goizian goiz, mutiko gastetxu batzuk, Urteberri abestia abestu zuten baño oso txarto, tamala da, baña oba litzake oitura au galtzia euzko oiturak oinperatu egiten dezutela... urrenguan obeto abestu edo bestela etxian egon.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala