Zorionak guztiori.
—Beste bat, Garzia Garate'tar Pantzeska, eta bere emazte Alberdi'tar Ane'k.
—Baita ere beste alabatxo batekin geitu zaiote sendia Iriondo'tar Fructuoso eta bere emazte Igartua'tar Karmele'ri.
—Arrillaga'tar Iñaki Mirena sendagilliak Eibar'ko bere ebaiketa etxe edo klinikan, osakuntza (operación) egin dio abertzale ona dan Iriondo'tar Perderika'ri.
—Gaxorik arkitzen da, Latxa'tar Tomase, E.A.B.'ko anderea. Laister sendatzia opa diogu.
AIXERIXA
_____
Il onen 22'an ere beste antzerki egun bat degu, antzerki bitartietan ere abeslari edo poxpolin batzuek agertuko dira. Jai onen berri datorren asteko ARGIA azalduko degu. Antzerki onetan batzen dan txindi edo dirua Astiasaran'dar Jakinda «Xapi» euskal idazliarentzat izango da aspalditxo onetan gaxorik arkitzen dalako. Elgoibartarrak ez dira aiñ biotz gogorrekuak eta ziur nago gure antzokia bete bete egingo dala jai aldi onetan. Oraindaño egiñ izan diran olako antzerkietan ere ikusi izan degu eskua zabal-zabal eginda erantzun izan dutela, eta orainguan eziñ ba gutxiago.
Berak ere ainbeste antzerkitan langille izan degu; gañera abertzale zaziok lagun deiogun aiñ premian arkitzen dan gure anai oni.
Baña zuek ez altzerate izango euskel izena ipiñi diozutelata onekin dana egiña dagola oldozten duten guraso zabar askoren antzekuak. Emen onelako asko ditugu zoritxarrez. Euskel izena ipintzia ondo dago, baño euskeraz erakustekotan ordia, ez erderaz bakarrik erakustekotan, ontarako obeto litzake Pepito, Paquita eta onelako izenak ezartzia ez Sabiñ da Mirentxu ta onelakuak. Bajiñabat bider ortzak estu-estu eginda egon izan naiz «Miren, ven aquí» edo «a casa Imanol» ta olako diarrak amak beren umetxuari egiten dizkatela entzunda.
Lotsagarria onelako euskotarrak ¿Ontarako zer balio du euskel izena ipintziak? Milla bider obe ez ipintzia euskerari lagundu baño iseka geiago egiten dotelako. Euskel izenak eta euskel orratzak berdiñak dira erderaz aritzekotan.
Ontan Eigoibar nagusi degula esan geinke, emakumien artian beintzat, gañera gaur esan bear det nere barren ontan kabitu ezin dan gauzatxo
bat: alegia, emakumietan aurrenengo euskeraz egin biar leukienak berak daudela erdel-zale amorratuenak, eta ez da aski, bestieri euskeraz egiteko esatia nork berak erderaz egitekotan. Erakusbiderik onena nork berak egitia dalako. Dan-danak ez ditugu, ez, onelakuak. Gutxi, oso gutxi badare baditugu gure euskera zartxo au oraindik ere maite dutenak.
Bada jostundegi bat emen; amarren bat lagunek lana egiten dute; eta erderaz itzegiten iñor deskuidatzen bada 5 xentimo kutxara bota biar izaten dute. Au da zintzo jokatzia. Euskotar benetakuak onelaxe jokatu biardu ta zorionak zueri eta jarraitu onelaxen aurrera ere.
Gure Udalari ere zorionak eman biarrian gera euzkera aldez bere aletxoa eman digulako, bada erriko kale garbitzalleak txapelan daramaten idazkun au daramate: «Elgoibarko kale garbitzallea». Jarrai, jarrai aurrera ere garaya da esnatzekoa. Laster au baño geiago ere egin biarko da. Azkar izan dedilla berau alaxe. Ez omen ziran danak konprome, ez, ba omen dira batzuek idazkun onekiñ tripako miña egiñ zaiotenak ere. Onela dagoana etorri dedilla neure etxera «manzanilla» ura «jinebra» pixkatekin emango diot eta.
Juan dan astelen goizeko seiretan emengo Erruki Etxeko elizatxoan bertan lekaime dagoan Ibazeta'tar Sor Honorina'ren «profesa» izan zan. Elizatxua loraz ta argiz apaiñ-apaiñ zegoan eta notiñez bete-beterik; baña apañena gure lekaimetxua zegoala zirudian. Meza bitartean (altarian) bere aizpatxo, txiro, sendi, eta an batu ziran guztientzat laguntasuna eskatu zion gure Jainkoari. Bere egun aundi au ospatzera etorrita emen izan zituan bere guraso Ibazeta'tar Peli ta bere ama Honorina, eta Micaela, Brigida ta Maria del Coro aizpatxuak eta Joakiñ ta Miguel anaiak. Euskotar bene-benetakua degu sendi donostiar au, eta ARGIA'ren bitartez artu guziok nere zorionik beroenak, batez ere zuk, lekaimetxo zintzo maite orrek.
MIRENTXU