ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-05-06

 

Profesa bi.— Igesi dan asteko astelenian, Deuna Kalare eleizatxuan bi lekaime «profesa» izandu ziran; bata, Zugasti Kortaberria'tar Miren Aretxabaleta'kua eta Agirre Aizpurua'tar Miren Zarauz'kua bestea. Zorionak lekaime orreri.

 

Jaiotzak.— Mutiko bat izan dute ezkon lendabiziko igalia Lasa'tar Bitor eta bere emazte Bengoetxea'tar Margarite'k.

Neska ta mutiko bakoitzak eduki dituzte Osoro'tar Joseba eta Arrillaga'tar Eusebe «Kurutzalei» baserrikuak. Zorionak guztiori.

 

Izpar beltza.— Jaunak Berenganatu du, gaiz txar baten ondoren ludi onetan ain zintzoa izandu zan Latxa'tar Tomase (goyan bego) andere on ona, 52 urte zitula.

Bere obiratze ta illetan ozte ikaragarria izandu zan, batez ere Miren alaba izanik, bere lagun askok lagundu zion illobiraño.

Laguntzen diot atsegabe tamaltsu onetan bere anai bakar eta gure lagun dan Zesar'eri ta baita ere enparan guztiei.

 

Antzerkia.— Igesi zan larunbat gaubian azoka enparantzan Jel Batzoki'ko antzezlari trebeak, bertako antzezlari dan Astiasaran'dar Jakinda «Xapi» izparkariaren laguntzako antzerki eta abestaldi jai ederretakua egin zuten, antzezturik «Bixente» bi ataleko antzerki parregarria, eta Garitaonandia'tar Bitor zanaren antzerki eder «Ongillia'ren saria». Poxpoliñak ere oso ederki bete zuten beren lana. Baita ere oso txalotuak izandu ziran debar abeslari yayuak diran Ulazia eta Irusta. Ozte asko batu zan. Oso ederki erantzun die elgoibartarrak Astiasaran'en alde egindako deiari.

 

Ezkontza.— Txadon nagusian uztartu ziran igesi zan asteko ostegunian Mendizabal'dar Isidor ondarrutarra ta Alberdi'tar Miren neskatill polita. Zorionak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala