Euskel-izena.— Arriola'tar Enrike ta Gurrutxaga'tar Maria'k izan duten lenengo semetxua, Joseba euskel izenarekiñ ugutzatu dute. Zorionak.
Eriotzak.— Luzaroan gaxorik egon ondoren ill dira Lizundia'tar Patxi «Patxi Etxezuri», ta Elorza'tar Damasa. Goiko Jaunak bere altzuan eduki ditzala. G.B.
Biarritz'era.— Juan zaigu mirabetzara Agirregomezkorta'tar Miren, ARGIA'ren irakurle zintzua. Ondo izan, ba, Miren ta ez aiztu ARGIA'kin, Telletxea'k zuzen zuzen bialiko dizuta.
«Aberri»ri.— Egia ziozun juan dan astian, alegia, lotsagarria dala Elgoibar'en 50 ARGIA besterik ez saltzea. Auxe bera diot neuk ere, 400 inguru baserri ditun erri baten, saltzen dan baño geiago saldu biar litzake. Baita kalian ere; baña aueri ez nijua ezer esatera. Kale onetan jende istruitua bai dago ARGIA irakurtzeko, ta gure euskera mordollo onetan ezin ezer ulertu. Gure ezin-bearrik aundiena basarritarren artian degu. Basarritarren artian lanik geyen egin duena ARGIA degu. Bestela ezdago begiratu baño aurreko auteskundietara, ta basarritar guztiak gurekin giñuzen, baña danak oraindik ez, ta guregana etorri etziran auek beñere ARGIA'rik beren eskuetan artu ez dutelako da. Ia, «Aberri» dantzatu berriz ere S.A. ori ta ez ditezela ARGIA'ren entxufia artzen dutenian bakarrik gogoratu ARGIA'rekin ta urrengo auteskundietarako lenago gureganatu gabe gelditu ziran bakar oriek ARGIA'ren bitartez gureganatu biar ditugu. Ez nijua aurreragi sartzera, baña esan biar det ARGIA'rekin lan geiago egiten asi biar degula. Zuek daukatzue itza, «Aberri», «Ixaka» ta «S.A.»
Goiatz'ko «Arantxa»ri.— Eskerrak, maite, zure ongi-naiagatik. Zure otoitzai ta Jaungoikoari eskerrak, osasuntsu arkitzen naiz.
Krisis?.— Ez dago itxura aundirik. Juan dan igandian izan ziran ezkon-dei guztien izenak idazten asiko banitz, ARGIA dana gutxigi izango nuke, ¡Amar bikote deitu omen ziran da! Gero lanik eza ta «krisixa»... Berriz ere zerbait izango dek arranopola. Irakurle, ez gero oldoztu «Aberri» ta «Ixaka» ere kuadrillan dirala, e? Auek oraindik ere beren gorputza «linean» konserbatu biar omen dute...
—Aurtengo onetan ere gure asmakerak iges egin digu. Zorionak saridun zuztioi, ta batez ere gure erritar Larreategi ta Bilbo'ri, ta berdin Altzolako Etxabe'tar Bitorianori. Guk ez asmatzia ez da arritzekua, lau begi dituztenak ere saririk gabe gelditu dirata, ¿ez da ala «Atarrene»?
MIRENTXU