Astian ezkondu diranak.— —Eibar'en emengo «Akei» baserriko mutil gordin dan Agirre'tar Pedro, bertako «Untzeta» baserriko neskatilla polita dan Unzetabarrenetxea'tar Miren'kin.
—Emengo txadon nagusian, Osa'tar Benito eibartarra, emengo «Urkiola-txiki»-ko Irigoras'tar Miren neskatillakin.
—Deun Ander Etxeberri'n, emengo mutil gazte Larrea'tar Luki eta bertako Urkiri'tar Dominika.
—Emen, Ondartza'tar Luki, Beatriz Martinez'ekin; eta Badiola'tar Laurentzi, Arakistain'dar Todore «Iriarte Etxeberri»-ko neskatilla politarekin.
Ezkondeietan arkitzen dira Ezenarro'tar Erroman margolaria ta «Urkiola» basarriko Gorostidi'tar Gergore.
Zorionak guztiori.
Jaiotza.— Alabatxo bat izan dute Galdos'tar Erramon eta San Martin'dar Bitore'k. Zorionak.
Izpar beltza.— Jaunak bereganatu du 78 urte zituala «Altzate Etxetxo»-ko amona zan Barrenetxea'tar Miren (G.B.), «Aberri» idazliaren izeko.
Pelota-txapeltza.— Igandez Anduetza pelota tokian Bergara barrutiko txapelketa jokatu zan. Eibar'ko ta emengo Batzokikuak ziran. Gureak irabazi zuten. Eibartarrak amar tantokin gelditu ziran.
Ostikolariak.— «Estrella» emenguak eta «Itxas-Ertz» Zarauzkuak Deba'n Jokatu zuten. Zarauztarrak irabazi zuten iru ta ezer ez.
Arrasaten emengo «Amaika bat»ekoak bi goal egin zizkioen Bergara'ko «Club Deportivo»-koei.
Lorak.— Oztetza aundia batzen da txadon nagusian maiatzeko loretan. Euskerazko abesti gozo ta politak zuzentzen dizkiote Miren alabak Ama txit garbiari, beren buru dan Onaindia'tar Zelestino Jaunaren zotzaren agindupean.
AIXERIXA
_____
Eliz-gaiak.— Igandez, Lourdes'en ziran elizkizun gertaerak gogoratuaz, gure erri-txadonean «ordu-donea» (hora santa) gein zan, Doipuru edo Santuaren asmoak beteaz.
Maiatz, lor-illeko elikizunak ditugu. Ain euskal usai gozozko abestiak, Maria'ren alabak abestuko dizkiote beren Amari. Guk, euzko biotz maitez sutua azaldu dagiogun gure ainbat mendi tontorreko Ama orri.
Jaunartze nagusia.— Datorren (gaur) igandean, 5'an, degu gure erriko neska-mutiltxoen Jaunartze nagusia. ¡Egun eder pozgarria benetan! Ainbat dira eta tartean gure idazle-arreba zintzo-zintzo, jator eta sutsu dan «Mirentxu»ren alabatxoa. Bertatik Pillare gaztetxoari eta bere ama «Mirentxu»ri, zorionik beroenak.
Ez bearra.— Orra. Bere lagun batzukin ari zan igande arratsaldian pelota saio batean «Kanobas» (onela diot uler zatzuen obeto) «maleteroa», eta joko aldi baten beia jo eta orkatilla ausi zuan. Ainbat lagun giñan begira eta guztiok, bat-batean itundu giñan. Osagille ona degu, Jaunari eskerrak «Aiñobateko» On Antonio jatorra; baña «Kanobas»ek alditxo baterako ba du berea. Len bai len, sendatu bide osoro.
IXAKA
_____
Agurtuak.— Juan dan larunbatean, merkatu egunean, emen izan genduan Gipuzkoa'ko Euzko Nekazari Bazkuneko idazkaria dan Murua'tar Gabino. Asko poztu giñan berau ezagutzeakiñ.
—Errezil'ko «Talo» alperra ta Azpeitiko «Iturri Txiki» idazle jatorrak ere emen agurtu giñuzen. Berdin Azkoiti'ko «Balentxi» ta Larrañaga'tar Joakin
abertzale jatorrak.
—Biarritz'tik Arakistain'dar Maria etorri da.
Ezkontza.— Juan dan ostegunean ezkondu ziran Badiola'tar Lorentxo, «Ansola»ko mayorazkua, Arakistain'dar Teodora «Iriarte-Etxeberri»kuakin. Zorionak.
Pelota.— Igandian Eibartarrak giñuzen gurien aurka Batzoki Txapelketa partiduan. Elgoibartarrak irabazi zuten, Eibartarrak 10'ekin utziaz.
Mayatzeko lorak.— Arratsaldian Gaxo-etxian ta gabian txadon nagusian asi zaizkigu urtero bezela Mayatzeko lorak.
Eriotza.— Luzaroan gaxo egon ondoren Jaunak bereganatu du «Altzate Etxitxo»ko andre zarra. G.B.
Ixidor Deuna.— Aurten ere, juan dan urtian bezela, gure Eusko Nekazari Bazkuneko batzordea jai aundiren bat gertutzen ari dala entzun degu gure baserritarrentzat.
Lurdes'era egon dan ibilkunde edo peregrinaziuan izan dira «Potero»ko Peliziana ta bere alaba Salome.
MIRENTXU