ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-29

 

¿Kantalapiedra'koa ori?.— Aberri ¿Kantalapiedra'koa alda «empleado» ori? ¿Ori da katoliko aiñ aundia, berak zion eran? Ori badek «Kantalapiedra»ko kaskajua, ba ziok oberik. Primo de Rivera zanian, aurrenengoa ori zuan; Donostia'n banketea zanian Union patridarako zuzendu ta an zuan ori. Elgoibar'ko Euzko Batzokiak arkua ipiñi zuanian «Korpuzti» egun baten orrlako kaskajo katoliko batek «parte» eman zuan «txapel okeerreri». Orrelakoak dituk bai, «Aberri», erri onetako Kantalapiedra'ko geienak; len «Unión patrikarakoak » orain «errepublikano» naikoak; guztien gaiñ nai ditek agindu, baña gu euskaldunok euskaldun bezela gertatzen bagituk oek, kaskajuok, ez ditek izik ere egin bear. «Konforme» ez badituk, juan bitez Kantalapiedra'ra. «Sopa» berorik ez ditek jan onera arte eta ¿orain gu, euskaldunagatik gaizki esaka? Bapo ziok. Ez gendukek besterik bear, Aberri; mingaiñ leun samarra dutela ta, eok jabe egitea.

 

Eta bultza eta kendu

¡Aupa'ta gogor ekin

Eta bultza ega kendu

Kantalapiedra'koeri.

 

Deun Iñaki jaia.— Euzko Batzokiak, Deun Iñaki egunean aparteko euzko jaiak, eratzeko asmoan da. Bertan Batzoki leku berria eta ikurriñ berriaren onespena era bai. Orra bada, jaiki gaitezen euskaldunok; guk gure aberria goratu dezagun, beste belarri motxen begira egon be.

 

SOSUA

 



Bilatu:


elgoibarko udala