Jun zan igandian ainbat izandu ziran Donosti'n eta Azkoiti'n ango abertzaliak antolatutako jaietan.
Emakume Abertzale Batzakuak bizi bizi ari dira beren Aberri aldezko jaiak aurreratzen. Laster onetsiko dute Euzko Batzokiko abertzaliak opatutako ikurrin berria. Berak ori egin zuten berekin eta orain ordainketa dijua, eta ez dedila bazkiderik gelditu txindi apur bat eman gabe Batzokia'n dago ontarako arpidin zabalik.
¡Gora Elgoibar'ko alderdi Jeltzalia! Jarrai olantxe aurrera geure itxaropena lortu arte.
Poz aundia daukagu oneri aditzeko. Izparringi bitartez jakin gendun oso txalotua izan omen zan Usurbil'go Batzokia'n ere.
Utzi ditu alarguna iru umetxokin.
Laguntzen diegu atzegabe samiñian gure lagun Eusebi eta sendikoeri.
Eta gaubetan berriz, eta ostiralian asiera eman zitzaion bosteguneko itzaldieri asiera emanik. Opakua'tar Estanisla'k. Geroko egunetan egingo dute Jaka'tar Andoni'k, eta Ezeiza'tar Joseba Andoni'k. Eta gaur Ama Sortze Garbia'ren eguna egingo du Aranburu'tar Pantzeska Usurbil'go apaiz gurgarriak. Itzaldi onek egitekua zan Eibar'ko apaiz argia dan Larrañaga'tar Polikarpa baño gaixo da eta etorri ezin.
Laster sendatu zaitez ba Polikarpa gure jaun maitea, alan opa dizugu benetan da.
Il diranak: Muguruza Lazkano'tar Estefania; Azpeitia Otxaran'dar Josefa; San Martin Arriola'tar Jose; Garate Arrizabalaga'tar Antonia; Lauzirika Larrañaga'tar Balentin.
Ezkondu diranak: Etxeberria Agirrebeña'tar Justo; Garate Iriondo'tar Josefa'kin; Arana Osoro'tar Jose, Albarez Fernandez Maria Blanka'kin; Uribe Arrilaga Rafael, Iriondo Barrutia'tar Maria'kin; Urresti Zangoleta'tar Eusebio, Aierdi Agote'tar Juliana'rekin; Berezibar Espila'tar Jesus, Aranburu Garate'tar Maria Karmen'kin; Loiola Osoro'tar Franzisko, Burgoa Urresti'tar Lauriana'kin.
AIXERIXA