Eresaldi edo konziertuak jo zituzten jaupa ondoren eresbatz eta txistulariak. Baita ere dantzatu zuten, dantzari-txikiak, txalo ugari entzunaz.
Arrtsaldean, langile [...] diran beartsuen alde, idi neurketa edo «proba» jokatu zuten «Urruzuno» eta «Muxilo»nak. Arek, ordu erdian egin zutena, iltze bi eta erdi eskas, onek ordu laurdenian egin zuten.
Arri jasotzea, izan zan baita ere zortzi arruakoaz, irabazirik lenbizikoa «Irabane» Mendarokoak, altxaturik bost minutuan amasei bidez; bigarren «Argiñ»ek hamalau bidez, eta irugarren «Basueta»k amabi bidez.
Gero erromeria goiko eta bedo enparantzan. Gente-taldea ugari ekarri zuan bultzi edo trenak eta erria bete beterik ikusi genduan. Egualdiak ere lagun zigun eta egun ederra igaro genduan.
— Elizakoak arturik arkitzen da Egidazu'tar Tiburzia. Animaren eta gorputzaren ongarri izan ditezaela, opa dogu.
IXAKA