ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-03-17

 

Itzaldi bat.— Juan dan igandian emengo E.A.B.'k eralduta egondu zan Elgoibar'ko Eusko Batzokia, iragarrita zegon bezela itzaldi eder ta atsegin bat Zipitria'tar Elbire «Ira»k esanda.

Emengo emakumeak «naiko erdel zale» izan arren Batzokia punta-puntaño bete zuten (ta gizonezkuok burua makur eginda kalera juan giar izan zuten).

«Ira» irakasle azkarrak bere euskera eder ta politean, oso jator ta egoki esan zien; gaurko emakumeen gain zer lanaztuna dagoen aberri aldez.

Bere itzerkizuna amaitzian oso txalotua izan zan Zipitria andereñua.

Artu «Ira», mutil xar onen zoriona ere: bada zu zerala mediyo euskeltzaletasunak lenengo «gol» sartu degu ta, naizta zure albuan egondu zan umetxu arek (Beristain «Donostia Fe»ko atazalarena).

 

Gora ta gora Euzkadi

Aitza ta aintza, abestu.

 

Eriotza.— Donostian Deun Iñaki klinikan osatebakuntza egitera juan da eriotza arkitu du Etxebarria'tar Faustiñe'k.

Nere samin agurra bere sendiari batez ere gure lagun maitiak diran Patxiko, Markiña'ko txistulari azkarrari, eta Polendin'i.

 

Naskaldia.— Arrilaga'tar Iñaki'ren klinikan, osatebakuntza eginda, oso ondo arkitzen da, Larreategi'tar Mirentxu abertzale jatorra.

Mirentxu azkar etorri Batzokira etortzen diran umetxuakin betiko Jel-lanera.

— Emen agurtu degu Arrizabalaga'tar Bingen azkoitiar abertzalea.

 

Agur.— Irakurle, «Aberri», bizi dala; «Botela» juan zala, ta urrenguan «Garrafoia» ekarriko degula. Tapez omnia secula seculorum, amen.

 

ABERRI

 

_____

 

Ustez ustegabe, il da bat batian Ibarguren'dar Koldobika 57 urte zituala. G.B.

Laguntzen diegu atsekabian, bere sendikoeri.

 

* * *

 

Igande arratsaldian, Deuna Mikel txidian, arri jaxoketa bat izandu zan, 150'dar ordu-erdian jaso biar zuan iru arruako arria, Aizpitarte'tar Balendin «Berasaluze» mutilak, eta irabazi zuan 25 minutu eta segundu batzuk egaro ta.

 

* * *

 

Gaur asiera eman dio txadon nagusian, goizeko zazpiretan Ama Nekatzba'ren bosturrenari. biar aste azkenez asiko da itzaldiak egiten Aita Alegi buruñurduna.

 

* * *

 

Juan zan larunbatian bukatu ziran neskatxen gogo-jardunak, itzaldiak zuzendu zien Aita Oiartzun buruñurdunak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala