ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-07-01

San Juanak

 

Egun alaiak «San Juan» egunak. Abestiak dio:

 

Urra! Urra! Urra! San Juan'etan.

Dantzan egingogu-ipar aizetan.

Uju, ju «San Juan»era gu.

 

Euskaldun izkeraren [...] emen. Eguzkia argia da egun abetan eta ipar aizeak arpegia goxatxen du. Bertatik urra! dantzari. «San Juan»era guaz. Ez alda eusko izaera garbia?

Baña ez da, dantza bakarrik «San Juan»ez. Euskaldunan lenbizikoa. Goi-Jauna, eta «San Juan»ez berdin. Lore mordozka; soloetako emaite edo fruitu: zugatz ostroak, guztiak bat egin eta apain jarririk, txorta egiñik, elizara dakarkite, onaspen edo bendizioa artu ondoren, zelai, zolo eta baserri eta etxe ateetan jartzeko. Goi-Jaunak, emandu lenbiziko frutua eta, beraren onezpenerako zuzkoak darabilki. «San Juan» txortak, gurutze arren antzera saltzen dira Eusalerri guzian. Ara emen, erriaren zinzmena.

Eta egun aurreko suak? Mendietan, kaleetan an [...] egin dituzte, beren argia guztira zabalduaz. «San Juan» ondoren datorren salbatzalearen aurreko argia dala, eta guk San Juan besperan su argiz Euskalerri guztia alaitzen dogu. Beste egun argi baten aurrekoa ere ez ote da nai gogoratu?

Ara emen euskaldun egunak. Euskoa'ren dosi edo izateak. Sinismena, alai-tasuna, itxaropena. «San Juan» txortak: «San Juan» dantzak, «San Juan» subak.

Zoritxarrez oitura oek atzeratzen dijuazkigun, geure izakeraren gogoramena azturik dijoan bezela.

Esnatu gaitezen.

Aurrera gure oitura onak. Batez ere gazteen artean, umeen artean, zabaldu ditzagun oitura oek, gure aberriaren zati edo puska on-ona diran ezkero.

Euskal oituren alde, lan egiñ.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala