Nik eziñ neikezu esker ugarriakiñ ezpada ordaindu zure lan eder ori. Baña ni baño ordaintzale obiak diran gure Goiko Jaunak eta Euzkadi ordainduko dizue, ta jarrai gogor beren alde.
Pozik irakurriko detala diozu, eta etzegon au esan biarrik. Baña nire alabatsuak ez du poz gutxiagorekiñ irakurri zure idazki ori. Ez nuan uste olako atsegin izango zitzaionik.
Ala zion berak:
Ni onetan «Ixaka»rekiñ nago. Guk ez degu nai Jaungoikorik eta Euskera gabeko ikastolik. Guzien gañetik Jaungoikua eta gero gure ele kutuna. Gu bai gerala zorioneko umiak eta ez Pakito bezela zoritxarrekuak. ¿Guk nola ordaindu genitzake guri ainbeste gauza on erakusten saiatzen diran Erruki Etxeko lekaime zintzo oyek? Zoritxarrez oraiñ ikastola gutxitan sayatzen diran bezela saiatzen zaizkigu Kristau-Ikasbidea euskeraz erakusten, gure ama maitatzen, beste gauza guztiak baño geyago Goiko Jaun aundi ori maitatzen. ¡Eta zenbat onelako gauza on ta on! Ta baita zu ere zorioneko zera ama, zure umiak amatzat ezagutzen zaitugulako, ez len esan detan Pakito ori bezela, ama ta Jaungoikoa ta gauza guztiak ukatuta Estakua, Laterra bere amatzat artu. Guk ez degu Laterririk amatzat artuko. Nik Goiko Jaun aundi ori Aitatzat ta Euzkadi ta zu amatzat nai zaituela. ¡Ez dago zu bezelako laterririk!
¿Nola ez poztu ama bat bere umetxo baten ezpañetatik onelako itzak entzun ezkero? ikusten nago Pakito aren ama gaixoaren biotzeko iluntasuna. ¡Zorioneko amak gera bai [...] umiak dauzkagun bitartean!
Artu berriz ere nire zorionak «Ixaka» zintzo orrek, olako [...] ederrak aukeratzen dituzulako. Eta jarrai.
MIRENTXU