ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-08-25

 

Izpar baltzak.— «Andesarrate» gexo-etxian 31 urte zituala, Jaunari ordaindu zion bere bizitza, Iriondo'tar Gumezinda, (G.B.) Loyola'tar Joseba kamiñeruaren emastia.

Donokiratu dira Arriola'tar Pantzeska ta Zubiaurre'tar Miren, «Gelatxo-Errota»ko saspi eguneko aurtxo jayoparria.

Baita ere beste aurtxo bat, Anzola'tar Pantzeska ta Zigorraga'tar Eukene'rena.

Laguntzen diague atsekabian, iru sendi samindu onei.

 

Euzkel-izena.— Miren Karmele ixenakin ugutzatu dute Berezibar'tar Josu «Txopa» eta Aranburu'tar Karmele'ren alabatxu jayoparria.

Zorion biotzekuena opa dizutet guraso euzkotar bulartsuboi.

 

Jayotza.— Alabatxu bat izan dute Alberdi'tar Imanol eta Salaberria'tar Gilelma'k. Zorionak.

 

Naskaldia.— Irundi'k etorri da Zulaika'tar Miren, Koldobike andereñua.

Arnedillo'ko urak artzen jun dira Urruzuno'tar Polone bere alaba Koldobikerekin.

Ernani'tik etorri dira Gonzalez'tar Damen ikastola-maxuba bere sendiarekin.

Ermua'n denbora aldi bat igarota Gabilondo'tar Imanol bere emaste Isasmendi'tar Josebe ta sendiarekin.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala