Euzkel-izena.— Txadon nagusian ugurutzatu zuten igandian, Garate'tar Joseba eta Anzorregi'tar Modeste'ren alabatxo jayo berria, «Miren Arantzazu» euzkel-izen politak ezarririk. Zorionak eta jarrai aurrera euzkaldun zintzuak zeratela azaltzen.
Jayotzak.— Alabatxo bat izan dute Aizpitarte'tar Augustin, eta Urresti'tar Jone'k.
— Semetxo bat, Armendia'tar Kalista eta Begiristain'dar Anpare'k.
— Mutiko bat geyagorekin sendia geitu zayote, Loyola'tar Luki eta Oria'tar Nekane'n. Zorionak gustiori.
Bederatzi urrena.— Datorren larunbata gabeko zortziretan Deuna Kalare eleizan asiera emango zayo Asis'tar Pantzeska Donea'ren bederatzi-urrenari.
Notario berria.— Uri onetako notario autu dute Anzuategi eta Aldai'tar Pantzeska Jabier (Zaragoza'n) jayua, Calanda Aragon'tik dator. Beronek ez omen daki euzkeraz mintzatzen baña emastiak bai. ¡Zerbait da ori ere!
Dabiltzanak.— Gogo-jardunetara Gazteiz'era junak dira, Urrestarazu'tar Keperin txaunburua, Jaka'tar Andoni apaiza.
— Altzola'ra urak artzera etorri dira Gazteiz'tik abertzale ona dan Uriarte'tar Maurizi bere emastiarekin.
— Madrid'era Ayesta'tar Peli gastia.
— Bilbao'ra, Galastegi'tar Kepa.
— Ubidea'ra Ibargutxi'tar Kelestine bere seme-alaba diran Kistiñe ta Sabin'ekin.
Udal-gabe.—Euzko-alkatiak, Madrid'go desgobiernua'rekin darabilen ez da baidakin, alkate ta siñegotzi gustiak utzi dute Udal gizon izateari, Larrañaga, karkamonia gelditu da bakarrik, Alfonso-Carlos saldi zuriakin datorrenian «alto comisario» autuko eidu. ¡Orduan bai Mendaro'ko abertzale gixajuen azkena!
Mendaro'n euzkel izena.— Uri polit artako U.B.B.'ko lendakaria dan Lonbide'tar Sabin'en seme jayo berriari «Seber» euzkel-izena ezarri diote. ¿Nun zera «Kaiku» izpar atsegingarri orren berri eman gabe? «Lauaxeta» mutur okerra al dabil zurekin? neu ere ba jun lenagoko idazkia ez dezu asaldu.
AIXERIXA