ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-06-24

 

Ezkontza.— Jun zan ostiralian eleiz nagusi onetan uztartu zan Gorostiza'tar Paul bilbaotar mutil argia, emengo neskatilla polita dan Sarasua'tar Joseberekin. Zorionak eta luzaroraku izan dedilla uztarri berri ori.

 

Gogojardunak.— Gazteiz'era jun dira gogo-jardunetara Opakua'tar Estanis, eta Kanpos'tar Saturnin apaiz jaunak.

 

Deun Andoni.— Urtero bezela aurten ere Andoni Donea ikertutzera ainbat notin sinismendun Urkiola'ratu ziran.

Emengo Deun Mikel txadontxuan ere ba-degu Deun Andoni'ren irudia eta ballerako baserritarrak berau ospatzen dute. Goizian, lendabiziko, jaupa ixilla eta Jaun artzia ozte asko bertaraturik. Amarretan ibildeuna txadonako enparantzan uriko txistulariak lagunduta. Ondoren jaupa eman zun Markiña Etxeberria'ko Jatzu apaiz jaunak. Itzaldi eder bat egin zun bertako apaiz dan Arenas'tar Justa'k. Bukatzeko gorputzkiña mun emateko eman zan. Gero uriko txistulariak eresi aldi ederra jo zuten. Arratsaldian gaztedi aundia batu zan bertan eta batzar aundia egin zan.

 

Jaiotza.— Alabatxo bat izan dute, Osoro'tar Kepa'k ta Arluzea'tar Felisa'k. Zorionak.

 

Izpar-beltza.— Tamaltsu arkitzen dira egun onetan gure lagun eta zinegotzi abertzalia dan Arriola'tar Mikel eta bere emaztia, ikusirik gaitz txar baten ondoren beren sei urteko semetxo Jakinda ederra ill zaiotela.

Laguntzen diet ba atsekabian gurasoeri.

 

Laisterketa.— Lenago argitaldu genduan bezela, igandian, oso erraz ondu zuan Uzin'en «marka» emengo «Maiorta» laisterkariak, Azkoiti'ko «Azkarate» gañera, amalau segundo bere alde gelditurik.

 

AIXERIXA

 

_____

 

Ez biarra.— Barandiaran'dar Jose emengo mikeletien «kabua» irten zuan etxetik astearte goizian ibillaldi bat egiteko asmuan ta Karkizao'ko tunelian igarotzerakuan bultzi edo trenak ziaro apurtuta laga zuan. G.B.

 

Euskel izena.— «Amuskatei» basarriko Zabaleta'tar Joxe Mari'k eta bere emaztiak izan duten alabatxuari Miren Begoña euskel-izena ezarri diote. Zorionak.

 

Agurtu.— Bermeo'tik etxerakuan emen agur giñuzen Donostiar abertzale pillo bat beren artian «Atarrene» ta «Atarka» euskel-idazle jatorrak eta Goñi'tar Eusebi Eusko Nekazari Bazkuneko idazkaria. Au «kosiñerotzako» ere egundokua degu.

«Litargi» jauna ere emen agurtu genduan Bermeo'ra zijuala-ta.

«Iturralde», baldakizu «Litargi» ia galduan ibili dala? Deban bultzitik jetxitzia aztuta Elgoibar'año etorri ez da ba? ¿Da emen nola ibilli zan? «Anastasio»-k baleki, bertsuak ere aterako lizkioke.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala