ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-11-18

 

Jaupa.— Datorren igandian, 25'an, izango da meza ta jaun-artzea Aberri'k zion bezela gaxo-etxeko elizatxuan Sabin eta ill diran abertzalien gogo aldez, goizeko zortziretan.

 

Gaztetxu Batza'k eratuta.— Arren eskaizen zaizue abertzale guztiori nola gaztetxu, gizonezko, entakume, kaletar ta basarritar guztiori, meza onetara etorri zaiteztela beñere baño bezin zintzuago, gu masoetzat artzen gaituen oiek berak beziñ eliztarrak gerala ikusi dezaten. Nere dei au batez ere zueri, basarritarreri zuzentzen dizuet ARGIA onen bitartez, berau dalako zuen izparringi bakarra. Poztuko giñake, ba, ARGIA'ren irakurle basarritar guztiok ementxen jaupa onetan ikustiakiñ. Etorri ba guztiok, gure itxaronena zuek zerate ta.

 

Eriotza.— Elizakoak eta asken onespenak artu ondoren Goiko Jaunak bereganatu ditu Gurrutxaga'tar Bitori, Agesta'tar Juanita ta Barrenetxea'tar Antonio. G.B.

Laguntzen diegu sendi naigabetu aueri beren une garratz auetan. Irakurle Aitagure bat beren gogo aldez.

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute Jauregi'tar Kuirika ta Loyola'tar Miren'ek.

Ia urrenguan euskel izenarekin gogoratzen seraten.

 

Euskel izena.— Miren Jone izenarekin ugutzatu dute Zubizarreta'tar Koldobika ta Izagirre'tar Miren'ek izan duten beren lenengo poxpolintxua. Zorionak.

—Igandlan izan zuten Mariaren alabak beren illeroko jaun-artzea.

 

Antzerkia.— Igandian (gaur) emango diote asiera gure antzerlariak Aberri aldezko antzerkiakin ta emendik aurrera danok bertara juatia biartuak gaude.

 

Aingerutxo bat zerura.— Alberdi'tar Imanol eta Salaberria'tar Gillelme'ri aingerutxo bat zeruratu zaiote. Nere samin agurra guraso naigabetueri.

 

Atarrene'ri.— Oraintxe bezin umore onian bizi izango altzera ba urte askuan. «Aberri»k, alegia, asko dauzkala?

Iñoiz gertatu oi da gero asko daukazulakuan baterez eukitzia ere. Agur ba.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala