ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-08-25

 

Deun Kalare.— Deun Kalare eleizan bere zaindari eguna oso alaitsu ospatu zuten lekaimeak. Goizian, amarretan, jaupa ederra abestu zuten berak. Itzaldi ederra egin zuan andera deun ori goratuaz Arrona'ko txaunburu dan Errekondo jaunak.

 

Erroka Deuna.— Ballera ontako baserritarrak ere oso ospatsu igaro zuten Erroka Donearen eguna. Amarretan jaupa abestu ederra. Itzaldi oso egokia egin zuan Opakua'tar Estanis apaiz jaunak. Bukatzian gorpuzkin (relikia) mun egiteko eman zan. Ondoren txadontxoko zelaian aurresku eder bat atera zuten ezpatadantzari maixu diran Arriola'tar Xipri eta Mugertza'tar Errapel'ek, txalo ugariak irabazirik. Bitartian lasterketa polit bat izandu zan iru sari banakaturik: 15, 10 eta 5 laurleko.

Lendabizikua Konde Ormaetxea'tar Iñaki'k; bigarrena Laskurain'dar Julen eta irugarrena Julio Martinez'ek irabazi zituzten.

 

Euzkel izena.— Iker euskel izen polita ezarri diote Zuazubizkar'tar Joseba eta Murua'tar Elene'ren seme eder jaio berriari. Aita-amabitxi izan ziran Paguaga'tar Eugenio eta bere alaba Kistiñe. Zorionak guraso eta amabitxieri.

 

Poxpolin.— Irakurri degu laugarren zenbakiari dagokion «Poxpolin» amabosteroko gaztetxuen aldizkingi polita.

Beti bezela txukun ta egoki dator. Ez luke guraso euskaldunik gelditu bear beren umetxuari erosi bage.

Eskerrak benetan «Mirentxu»-ri, uri onetan asko ta asko beronen bidez ari dalako aldizkingi polit au sartzen.

 

«Argia».— Asteroko au ere guztiz apainduba dator, ta guztiok alegindu bear degu egunero onelako soñekoakin kaleratu dedin. Ia bada, irakurri ARGIA.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala