ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1930-07-13 | Gizartea - Joan-etorrian | El Día, 1930-11-26 »
El Día, 1930-11-06

 

Deunoro.— Beste urtietan bezela, aurten ere oso eleizkizun ederrak egin dituzte gokaixo edo animen alde, emengo eleiz nagusian.

Olaso'ko kanposanto'ra ere, ozte aundia bildu zan ildakuen aldez otoitz egitera.

 

Mixio jaia.— Datorren igandean izango degu mixio aldezko jaia. Oso polita izan oida, ta autengua ere ikusgarria ezango ei da.

Lagundu daiogun guztiok mixio jai oni zerbait emanaz edo bestela bazkunian sartuaz.

 

Naste.— Donostia'ra. Arriola'tar Josune.

— Emen agurtu Donosti'ko «Goikola'ko txoria», Azkoiti'ko «Egi alde» eta Furundarena'tar Kepa.

Bilbao'tik, Andonegi'tar Mikel ta emaztia.

Bilbao'n egun batzuk egaro ondoren etxeratu dira, Agirregoikoa'tar Juanito bere alabatxo Maria Teresa'kin.

 

¡Entzun...!.— Negua gañean degu, ta elur, kaskabar zatarradeakin batera, laxter izango da: orregatik aldi oyek ondo igarotzeko onena izango dezu, irakurle, idazti euskerazkoak irakurtzia. «Pernando Amezketarra», «Elkar», «Olerkiak», «Abarrak», «Santa Kruz apaiza» ta onelakoak nai bakituzu, Agarretxiki'ren dendan dagoz salgai.

Egin zagun alegiña gureak diran liburuak irakurri ta erosten.

 

Abertzaleak.— Emengo Batzokiak gogor xamar asteko ustia euki bear du eusko lanian: Itzaldiak eta Donosti'ko antzezlanak.

Sabiñ'en urturrena oroitzeko oso txartel politak aterko dituzte.

Bazkide berriak ugari datoz, batez ere gazteak.

Donosti'ko «La Voz»i naiko parre egiten zaio emen. Arrairik ez dan uretan ari baita kañabel ta amuakin. ¿Orain fuerista e? ¿Ta atzo, komunista? ¿Ta biar komeni bazayo Sakristau, ezta?

Jakin zak Jaungoiko gabe ez degula ezer nai. Amen.

 

Or konpon.— Prantzia'ko «Tiburtzio» legia ezarri ote dioten EL DIA'ri emengo idazle diran «Maitxo», «Agurtzane» ta lagunak, bada aspaldi onetan «madam» egiñik daudelako ez dute idazten. «Agurtzane»k bere arriua dala ta ez dala, ez ei daka gogorik ezta ezkontzeko ere. (Ori beste bateri). ¡Neskazar gaxua!

Eskerrak zuri «Ixaka» bestela Elgoibar'ko izparrak porrot.

 

Lezo'ko Anastaxio'ri.— Mutil zarren «erreglamentua» ondo betetzeko, bakallurik ez jatea bearra omen dek. Orregatik esaiok Pasai Donibane'ko «Ikur»eri, bakallorik bialtzen ez ibiltzeko.

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala