ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-07-01 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1934-08-12 »
Argia, 1934-08-05

 

«Arnope» ill.— Nere sumin agurra bere ssendiari, ta Goiko Jaun altsuak bere Donoki ederrean sarituko altzuan ludi ontan ain berea izandu zuan Joxeba.

«Arno Mendi»ren ondoren juan zaigu «Arnope»; bi gazte; Egurbide ta juan ziran bezelaxe; baño gazte oriek egin dituzten lanak agirian geratzen dira Aberri bidean.

Mutriku nere erri maite maiteko irakurleak batez ere, otoitz dagigun gazte oyen alde, ta zuk, lerro oek irakurtzen dituzun orrek ere, otoi.

 

Agurtu.— Altzola'ko urak artzera etorrita emen dago antziñako euskel idazle ospatsu ta xelebria zan Otxandio'ko «Bekoleta». Oso pozik estutu genion bostekua lagun zar maite oni. Osasuna ta gentza, «Bekoleta».

 

Ezkontza bat.— Juan dan igandian Elgoibar'ko etxe baten izan da neska gazte polit baten esku eskatzia: beren ustetan ixilik ibilli ziran baño au idazten duanak jakin egin du.

Neskak 23 urte ditu ta lana egiten du Alkorta'n lantegian; bizi da Errebalian Markada'ren etxetik ospital bitartian; arpegi gorrixka gorputz lerden ta gizen xamarra da.

Mutilla ez da Elgoibartarra. Bilbao'ko Banku etxe baten «enplio» oso ona daukana da. 38 urte ditu, ta oso gutxitan ikusi da emen. San Lorenzo'ko basetxe baten izena dauka bere abizenak apelliduak.

 

Miss dala ta....—

Ankak ariñak eta

burua ariñago

dantzan obeto daki

arta jorran baña.

Bai orixe, alajaña. Gaurko emakume askorentzat oso egoki datorrena, batez ere «Miss» oyentzat.

Lengo batean Eibar'ko Rialto aretuan, Miss autu zuten emengo neska bat. Neskatxa ala pintura egiñ zuten «Miss»?

Juan dan urtian bat, eta orain beste «miss» baten jabe dira Elgoibartarrak. ¡¡Zorioneko gaude!! Bai mutillak! Onelako «alajak» errian eukitzia ez da auntzen gaberdiko eztula. ¡Ez arraie pola!

Orretxegatik emen ez degu ezer falta: janariak merkatu, lana nai aña, pintura olak... ¡onetxek bai benetan lana!

Asarre xamar izan bear du emengo «El Liberal»eko corresponsala «Mis afición» egin ez dutelako. Ez omen dago munduan justizia'rik. Ori dek paro obrerua ta kuestión sozialen problemia arreglatzeko kaso botxornosua.

 

Ernio'ra.— Oso pozik irakurri degu «Iturralde» jatorraren deia Ernio mendira juateko. Ez altzaigu gertatuko azkenengo an bezela Azpeiti'n geratzia...

¡Jumm!...

 

ABERRI

 

_____

 

Deun Iñaki.— Beti bezela aurten ere Deun Iñaki ospatu degu.

Goizian goiz, eresbatzak, goiz-eresi eder bat juaz alaitu gaitu.

Zazpi ta erdietan izan da Batzokiko jaupa edo meza, baña parroko jaunak ez du utzi Iñaki abestutzen. Arazo onetzaz geiago ta garbiago itzegingo degu.

 

Euskel-izenak.— Miren Karmele izen ederra ezarri diote Opakua'tar Bedita ziñegotzi abertzaleak eta bere emazte Elorza'tar Gerbaxe'k izan duten alabatxoari.

Ane Miren Kixtine Gurrutxaga'tar Pedro ta Lekuona'tar Josefa'k izan duten poxpolin txikiari. Zorionak.

 

—Ondarrutik etorrita emen agurtu degu Arrasate'tar Trini abertzale sutsua, bere illobatxo Guruzne ta Mirentxu gaztetxuakin.

—Bilbo'tik «Abeletxe» idazle jatorra.

—Denporaldi bat igarotzen Gelatxo Errota palaziuan arkitzen da Aldazabal'dar Margarite bere sendiakiñ.

 

Paris'ko «Txinparta»ri.— Juan dan asteko ARGIA'n ikusi det zuk errurik ez dezula. Beraz errudun «T» degu? Ia ba «T» ondo egiñ zer gertare, ta zuk, «Txinparta», idatzi astero, pozik irakurriko deguta.

—Naparrutik etorri zaigu ikerraldi bat egitera ARGIA'ko asmaketa'ren zuzendari ta idazle gorengua dan «Endoya». Emengo asmatzalliak oso ondo artu zuten, ta jarraitu «Endoya» zure lantxo oiekin ARGIA'ri on aundia egiten diozu ta.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala