ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-08-05 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1934-08-19 »
Argia, 1934-08-12

 

Kalare Deuneko lekaimetxuak guztiz aundiro ospatu zuten urtero egin oi duten Porziunkulako jaia. Goizeko sei ta erdietan irugarren ordenakuak izan zuten meza ta Jaunartzea, amarretan meza nagusia eta arratsaldian oso elizkizun ederra egin zuten Aita Epelde izlari zala.

Salbadore bazelizatxuan ere astelenez sekulako jaia egin zan. Goizian seiretan meza ta Jaunartzea ta amarretan meza nagusia ta illuntzian berriz ze esanik ez, aspo soñua nai aña, emengo abertzaliak arrastaka egin dezaten. Oraindik olako modarik auek atera digute. Alperrik azke dantzatzeko musika ta abar jotzea...

Onek ezdauka graziarik... Ai! gure oitura zarrak, nun ote dira. Baña geuriak baño obiak izan nunbait atzerritarrenak, eta orri jarraitu, ori bai degu euskotarrak biderik zuzenena.

 

«Aberri».— Poz-pozik artzen degu gure asteroko izparringi berri au bere euskal saill ederrarekin. Zorionak «Abeletxe» aiñ jator gure eliaren alde jokatzen dezulako ta jarrai zintzo batzuekatik biarra izango data.

 

Deun Laurentzi.— ARGIA maite au gure eskuetara irixteako pestarik onenak igarota eukiko ditugu baño zertxobait aitatu egin biarko. ¿Nundik asi? Ainbesteko jaiak omen dituzte, ta, zer esanik ez, batari ta bestiari galdezka ibili naiz zer ote diran ta danak, ao batetik bezela, Laborda jauna badator beintzat eta gutxi alda? diote. Donosti'ko poxpoliñak ere bazetoztela ta ¿nun dira ba? Eta errikuak? «Zapelaitza» idazle zarrak ondo zekien bai arako xaguaren ipuiñian ziona: alegia, txintxarria zeñek ezarrian «faltia» izango zala. Aurreskua Arriola'tar Modesta'ren gain zegoala ta onek ere egun orretan andregaia etortzekua duala edo ta... Aranbarri'tar Jerolimo'ren gaiñ utzi digu. Ez ote du gero «Zapelaitza»-k berak atera biarko aurreskua ere? Dana dala ondo igaro ta on egiñ deizuela ollaxko erriak.

 

Gaxorik.— Elizakuak artuta arkitzen da Urruzuno etxeko andra zarra. Lenbailen osatzia opa diot.

 

Ezkontza.— Igandian izan zuten beren lenengo ezkon deya Martin'dar Rosario'k eta Iriondo'tar Pako, Barzelona'ko «Español» ostikoketa taldeko ostikolariak. Zorionak.

 

Dabiltzanak.— Errezilla udara igarotzera juan zaigu Izagirre'tar Joseba osagillearen emazte Arriaga'tar Pilar bere sendiakiñ.

—Mutriku'ra Osoro'ren Untzueta'tar Terese bere seme ta alabakiñ.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Gaur pozik artu det idazkortza. «Pesta biko estilografika» oitako bat eskuratu det, eta zelakoa ote dan ikusiaz idaztia gogoratu zait. Eta pozik ARGIA'rako. Baña motx bearko. Ziur nago aste ontan iru edo lau izango gerala. Ugarituaz goaz idazleok. Nik eztakit, baña «Mirentxu» erritan asi orduko, idazle zaparrada degu ARGIA'n.

«Bertako bat» azaldu da Deun Laurentzi aldean; «Zapelaitza»-k atera du burua ta «Aberri»-k, «umore oneko» mutill zar kaporalak izugarrizko erteera du orainguan. ¡Nik erosi detan «pesta biko estilografika» ez bezelakoa «erregalatu» giñion beintzat eta idazten jarraitu bear luke!

Onen ondoan «Xapi», «Aixerixa» ta «Maitxo» ta piñ-piñ astero ari dira «Mirentxu»kin. Zer idazle txorta Elgoibar'en. Bertatik diet idazle anai arreboi, jarrai dezatela gogor lan au euskera alde dalako, ta euskera alde izanik Aberria azaltzen dalako.

 

Idazleok euskera

Goratu dezagun,

Orobat Aberria

Maitatzen bai degu;

Lortu dezagun betiko

Euzkadi azkatu.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala